Ángel Mañasekin tailerra Egilearen VI Jardunaldian
- Xehetasunak
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Egilearen VI Jardunaldiari hasiera emateko, ostegunean, irailak 12, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, idazleak idazleentzako hitzaldi/tailerra egingo du, egile madrildarra gaur egungo irakurleen eskari ezberdinei erantzuna emateko formatu berrietara egokitzen jakitera eraman duten gako, esperientzia eta ibilbidea elkar banatzeko espazioa izango delarik hori.
Gehiago irakurri: Ángel Mañasekin tailerra Egilearen VI Jardunaldian
Bilbok liburuaren erronka eta aukera handiak hizpide ditu VI Egilearen Jardunaldiarekin
- Xehetasunak
Amazon Alexa, Google Home edo Apple-ren Home Pod bezalako laguntzaile pertsonalek liburuak aurkitzeko modu berrietara iraultza ekarri dute.
- Euskadiko Idazleen Elkarteak ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia antolatu du seigarren urtez irailaren 12 eta 13an Bilbon.
- Azkuna Zentroa izango da berriro ere topaketa profesional honen eszenatokia eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa, bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDRO-ren laguntza ditu.
- Nazioarteko ikuspuntua Porter Anderson iparramerikarrak emango dio, Publishing Perspectives-eko editore nagusia alegia, liburuaren etorkizuna jorratuz.
- Luis Collado, Googleko langilea eta Espainia eta Portugalerako Google Books-en arduradunak liburuaren munduan Adimen Artifizialari buruz hitz egingo du.
- Crossover Jaialdiko Jon Paul Arroyo telesailei buruz mintzatuko da, bai eta zer nolako literatura motatik edaten duten hauek, jada ezin baikara haiek gabe elkar ulertu.
- Egileen sormena pizteko bai eta argitalpenaren bidetik gidatzeko tailerrak egongo dira. José Angel Mañas idazlea, “Historias del Kronen” eleberriaren ondorengo eleberriagatik 2019ko “Ateneo de Sevilla” sariaren irabazleak alegia, bere literaturaren gakoei buruzko eta liburuaren munduan bere esperientzia pertsonalaren gaineko hitzaldi bat eskainiko du. Bernat Fiol literatura agenteak idazle batek argitaratzaileengana nola hurbildu behar duen azalduko du.
"Galería de los secretos", Hortensia Alcaláren liburu bat
- Xehetasunak
Un universo vacío por un gozoso calvario
2018an Oñatin (Gipuzkoa) bizi den eta Portajen (Cáceres) jaioa den idazleak, Hortensia Alcalá alegia, La niña del columpio (Letrame Grupo Editorial) argitaratu zuen eta orain, 2019an bere bigarren eleberriarekin harritu gaitu, Galería de los secretos. Un universo vacío por un gozoso calvario, Círculo Rojo argitaletxearekin argitaraturik.
Gehiago irakurri: "Galería de los secretos", Hortensia Alcaláren liburu bat
Ana Díez Varelaren "Como mueren los lobos" eleberria
- Xehetasunak
Familia historiaren zamari eta giza anbizioari buruzko hausnarketa bat
Leonen jaioa den eta Bilbon bizi den Ana Díez Varela idazleak argitaraturiko bere lehen eleberria eskaintzen digu, narratiban honen aurrekoak diren kontakizun eta eleberri ugarirekin edukitako esperientzia zabalaren ondoren. Como mueren los lobos maLuma argitaletxeak argitaraturiko suspense eleberria da eta bere hurbiltasunak erakartzen du irakurlea.
Gehiago irakurri: Ana Díez Varelaren "Como mueren los lobos" eleberria
Porter Anderson argitaratzaileak VI Egilearen Jardunaldia irekiko du
- Xehetasunak
Irailaren 13an ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi berri batean parte hartuko du
Porter Anderson Publishing Perspectives aldizkariko editore nagusia da, sektoreko aldizkari garrantzitsuenetako bat nazioarteko mailan alegia, 2009an sortua New Yorkeko Frankfurt Book Fairen eskutik, eta gaur nazioarteko argitalpen sektorean komunikabiderik baloratuenetako bat delarik.
Anderson beti doa liburuari buruzko munduko topaketa garrantzitsuenetara eta Bilbon edukiko dugu Azkuna Zentroan irailaren 12 eta 13an egingo den VI Egilearen Jardunaldian, 2019/20 denboraldirako sektoreko joerak azalduz.
Gehiago irakurri: Porter Anderson argitaratzaileak VI Egilearen Jardunaldia irekiko du