Eleberri honetan bere aurreko obraren hiru pertsonaia nagusien bizitzari heltzen dio berriro

Ostiral honetan Iñaki Martínez idazleak Donde los hombres llevaban sombrero (Destino, 2018) eleberria aurkeztuko du Castro Urdialeseko Ateneoan (La Residencia Kultura Etxea) 19:00etan.

Eleberri hau La ciudad de la mentira (Destino, 2016) eleberriaren bigarren zatia da, azken honekin Guatemalako jatorria duen egile euskalduna Nadal Sariko finalista izan zelarik 2015ean. Pertsonaiak, arrazoi ezberdinak medio, Habanan aurkitzen dira 10 urteren ondoren, benetako gertakizunak benetakoak ez diren beste batzuekin nahastuz.

Mundu guztia susmagarria den intriga bat, konponbide zaila duen amodio triangelu baten tentsioa gehituz, da eleberri honen orrialdeek irakurleari eskaintzen diona. Eleberria argitaratu zenetik berotasun handiz hartu dute irakurleek eta kritikaren aldetik ere oso txalotua izan da.

Obraren sinopsia

1953ko Habanan, Stanley Mortimer misio berezian dagoen inteligentzia agente iparramerikarraren, Joan Alison gidoilari ospetsuaren eta orain frantsesera irakaslea den Martín Ugarteren bizitzak gurutzatuko ditu berriro patuak, hamar urte aurretik Tangeren ezagutu ondoren. Hiruak arrazoi ezberdinengatik iritsi dira uhartera, baina helburu berarekin: haien bizitzak beteko dituen zerbait aurkitzea.

Hiriak bere historiako unerik interesgarrienetako bat bizi du, Batistaren diktaduraren azken urteekin eta lehenengo ikasle mugimendu iraultzaileen sorrerarekin. Marko honetan gure protagonistak bahiketa entzutetsu batean nahastuko dira. Norbaitek milioiak eskatzen ditu Carolina askatzearen truke, Bacardí inperioko oinordeko gaztea alegia eta Martínen ikaslea.

Irakurri lehen atala