PORTER ANDERSON, EGILEAREN VI JARDUNALDIKO NAZIOARTEKO GONBIDATUA BILBON EGONGO DA
- Xehetasunak
Londoneko Liburu Azoka dela eta 2019an International Trade Press Journalist saria irabazitako kazetari, hizlari eta argitalpen aholkulariak 2019/2020 denboraldirako argitalpen sektoreak edukiko dituen joerak azalduko ditu
Ostiral honetan, irailak 13, Bilboko Azkuna Zentroan, Publishing Perspectives-eko editore nagusiarekin argitalpen sektorearen gaur egungo egoera eta batere urrun ez dabilen etorkizunak dakarkiguna analizatzeko aukera edukiko dugu, Beatriz Celaya Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Presidenteorde eta ALT autores argitaletxeko editoreak moderatuko duen hitzaldian.
Gehiago irakurri: PORTER ANDERSON, EGILEAREN VI JARDUNALDIKO NAZIOARTEKO GONBIDATUA BILBON EGONGO DA
Formatuen Iraultza mintzagai Egilearen VI Jardunaldian
- Xehetasunak
Eva Güell (Anagrama argitaletxea), Jon Paul Arroyo (Crossover Jaialdia) eta Ana Alonso (Podium Podcast) izango dira entzutea irakurtzea ote den argudiatzeko arduradunak, Alex Gibelalde (Storytell) moderatzaile moduan edukiko duen mahainguruan.
Topaketa honetan egile-eskubideak, lizentzia berriak, inbertsio eta sorkuntza joerak, BEZ eta irisgarritasuna eztabaidatuko dira, bai eta entzunezko gramatika berria, eta zein negozio ereduk funtzionatu duen hoberen eta zein merkatupean.
Gehiago irakurri: Formatuen Iraultza mintzagai Egilearen VI Jardunaldian
Bernat Fiolekin tailerra Egilearen VI Jardunaldian
- Xehetasunak
Literatura agentea eta nazioarteko eskubideen salmentan aditua izango da ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VI Jardunaldia ixteko arduraduna. Irailaren 13an, ostiralez, 17:45etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan hitzaldi/tailerra egingo da, egileek haien obrak argitaletxeetara nola iristarazteko aholkuak eskaintzeko hauei.
Gehiago irakurri: Bernat Fiolekin tailerra Egilearen VI Jardunaldian
Egilearen VI Jardunaldiko ‘Booktuber unea’espazioko protagonistak
- Xehetasunak
Liburuaren munduko profesional garrantzitsuen partaidetza duen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VI Jardunaldiaren programa interesgarria osatzeko, “Booktuber unea” espazioarekin gure benetako protagonistek hartuko dute hitza, gure bazkideek alegia, hauek denbora tarte murritzean haien azken obrak aurkeztuko dituztelarik ostiralean, irailak 14, 16:30etatik aurrera Azkuna Zentroan (Bilbo).
Aurten honakoak entzuteko aukera edukiko dugu: Abel Amutxategi, Cristina Gumuzio, Cristina Romea, Hortensia Alcalá, Iñaki Sainz de Murieta, Javier Gil Díez-Conde, Javier Sánchez-Beaskoetxea, Jorge Urreta, José Serna Andrés, Julio Santos (Patricia Pérezekin batera), María Larrea eta Sebastián Uros.
Gehiago irakurri: Egilearen VI Jardunaldiko ‘Booktuber unea’espazioko protagonistak
Egilearen VI Jardunaldiak adimen artifizialak liburuarengan duen eragina analizatuko du
- Xehetasunak
Nieves Ábalosek (Monoceros Labs) eta Luis Colladok (Google) adimen artifizialak liburuarengan duen eragina analizatuko dute, Antonio Ortiz (Webedia/Xataca.com) zuzendari edukiko duen mahainguruan
Gure hurrengo irakurketa honakoa esanez aurkituko ote dugu: Ok Google, zein liburu irakurri beharko nuke orain? Nola sortuko da konfiantza ahots bidezko laguntzaile pertsonal hauengan? Nola pasako dira metadatuak lehen planora, eta nola aldatuko dituzte marketing metodoak? Laguntzaile hauetan sartzen ari den adimen artifizialaren araberakoa izango da dena eta ezer hobeagorik teknologia berri hauetan adituak direnak horiei buruz hitz egiten edukitzea baino, argitalpen sektoreak berandu baino lehen aurre egin beharko baitio horri.