AEE/EIE-k sareetako bere jarduera eta jarraitzaile kopurua areagotu ditu 2020an
- Xehetasunak
Covid-19aren pandemiaren ondorioz jarduera presentzial guztiak eta zehazki jarduera literarioak oso murrizturik geratu ziren urte berezi honetan, Elkarteko kide diren egileen nobedadeak eta haientzako interesgarriak izan zitezkeela iruditu zitzizkigun berri horiek guztiak modu sendoagoan komunikatzeko ahalegina egin dugu, derrigorrean txikiagoa izan den presentzia fisikoa interneten nabarmentasun handiagoarekin orekatzeko helburuarekin.
Estrategia honek sareko gure jarduera areagotzera eraman gintuen, bai eta egileekin hartu-emana areagotzera ere.
2020An, Twittereko gure argitalpenek %34 egin zuten gora aurreko urtearekin alderatuz. Facebooken gorakada %40koa izan zen eta Instagramen %169koa.
Gure profiletako jarraitzaileek ere modu nabarmenean egin zuten gora: %16 Twitteren, %20 Facebooken eta %175 Instagramen.
Gehiago irakurri: AEE/EIE-k sareetako bere jarduera eta jarraitzaile kopurua areagotu ditu 2020an
“La montaña del infierno”, Marisol Ortiz de Zarateren azken eleberria
- Xehetasunak
"La montaña del infierno" aurkeztu dugu, Marisol Ortiz de Zárate idazlearen azken lana.
Gazteentzako eleberri honek (12 urtetik gorakoentzat) Marina Suárez Ortiz de Zarate, Marisolen alabaren ilustrazioak ditu eta Bambú argitaletxeak argitaratu du.
Protagonista diren bi neskatoen (Marimbo eta la Enana) bigarren abentura da honakoa, lehen aldiz "Las lágrimas de la matrioska" eleberrian agertu ondoren, bai eta Marina Suárezek ilustratu duen bigarren eleberria ere.
“La montaña del infierno” abentura istorioa da, bertan adiskidetasuna, ondare kulturalaren kontserbazioa eta liburuen defentsa jorratuz.
Obra honi buruz berriki El Correo egunkarian argitaratutako albistea zuekin elkarbanatzen dugu.
Gehiago irakurri: “La montaña del infierno”, Marisol Ortiz de Zarateren azken eleberria
Xabier Gutiérrez Márquezi EAEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Xabier Gutiérrezi Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.
Sukaldaria, psikologoa eta idazlea. 1990 urteaz geroztik Donostiako Arzak Jatetxeko berrikuntza departamentuko zuzendaria da, horretaz gain komunikabide ezberdinetan kolaborazioak egin, elikadura sektoreko enpresei aholkularitza eman eta Basque Culinary Center-eko berrikuntza eta jatetxeen kudeaketarako masterrean klaseak ematen dituelarik ere.
Hamabi sukaldaritza liburu eta sukaldaritzaren estetikari buruzko bost saiakera argitaratu ditu. Bere obretako hamarrek izen handiko sariak jaso dituzte, hots Best World Cookbook Award eta Gastronomia Sari Nazionala.
2021 urte honetarako bi proiektu berri bukatzear dago, horiei buruzko informazio osoa, proiektuok errealitate bihurtzean emango dizuegularik.
Xabier Gutiérrez beraren hitzak gure eginez, “Euskadikoa” dela deritzon elkarte garen heinean, oso pozik gaude gure bazkideen artean sukaldari bat edukiaz gure izenari ohore egiteagatik.
Ongi etorria AEE/EIEra, Xabier!
Anton Arriolak “El ruido de entonces” bere azken eleberriari buruz hitz egin digu
- Xehetasunak
Gaur Anton Arriolaren azken eleberriari erreparatuko diogu, "El ruido de entonces", Erein argitaletxeak argitaraturik. Eleberri honek, bihar 40 urte beteko diren José Mari Ryan Lemoizeko ingeniari nagusiaren bahiketa eta hilketaren inguruko gertakariei errepasoa ematen die.
Obrak, emozio eta hausnarketen adierazpen libreagoa mesedetzen duen fikzio alegorikoa eta garai hartan nerabea zen Arriolaren beraren kronika autobiografikoa modu boteretsuan uztartzen ditu Ryanen istorioaren inguruan, bizilaguna eta familiaren laguna alegia. Egileak aitortu duenez, kontatzeko erraza izan ez den istorio bat, “baina duela denbora askotik nuen hori kontatzeko beharra”
“El ruido de entonces” Donostian aurkeztu zen pasa den ostegunean, urtarrilak 28 (hemen ekitaldiaren bideoa ikus dezakezue).
Anton Arriolari elkarrizketa egin diogu duela urte ugari hasitako eta 2020ko martxoko konfinamenduan amaitu zuen eleberriaren inguruan sakontzeko. Jarraian ematen dizkizuegun bere hausnarketak gurekin elkarbanatu izana eskertzen diogu Antoni.
Gehiago irakurri: Anton Arriolak “El ruido de entonces” bere azken eleberriari buruz hitz egin digu
“La herida”, Carlos Télezen bigarren eleberria, formatu digitalean eskuragarri Click Edicionesen eskutik
- Xehetasunak
Pasa den asteazkenetik "La herida", Carlos Télez Sedano idazlearen azken eleberria formatu digitalean eskuragarri dago Click Ediciones etxearen eskutik, Grupo Planetaren argitaletxea alegia.
Laurogeita hamarreko hamarkadan girotua, “La herida” eleberria hilketa baten eta hiltzailea horretara eraman duten arrazoien istorioa da. Eleberriak, musikari eta zinemari erreferentzia ugari eginez, amodioa, desengainua eta traizioa osagai dituen trama batean murgiltzen gaitu.
Carlos Télez bere egilearen arabera, “nire eleberria Click Ediciones argitaletxearekin, Grupo Planetaren zigilua alegia, argitaraturik ikustea autoargitalpenetik ateratzeko pausu handia da. Gainera, nire hurrengo lanetan hobetzen jarraitzeko eta horietan gogor lan egiteko pizgarria da ere, argitaletxe honekin urte askoz jarraitzeko ideiarekin”.