Juan Infanterekin hitz egin dugu “Sospechosos” bere azken eleberriari buruz
- Xehetasunak
Egunotan Juan Infanteren azken lana liburu dendetara iristen ari da. "Sospechosos" izena darama obra honek eta egile bilbotarraren zortzigarren eleberria da, Garrincha protagonista duen hirugarrena ere delarik.
Juan Infanterekin hizketan aritu gara Erein Argitaletxeak plazaratutako genero beltz-kriminaleko obra berri honi buruz.
Galdera - “Sospechosos” eleberriari buruz ari gara: nolakoa izan da bere lantze prozesua eta zer nabarmenduko zenuke gehien?
Erantzuna – Sospechosos nire zortzigarren eleberria da, Erein Argitaletxearekin argitaratua eta Garrincha protagonista duen hirugarrena. Aurreko bi eleberrietako (Atrapado eta El precio del silencio) pertsonaiak mantentzen ditu, hala nola Ertzaintzako inspektoreak, Sara eta Fabretti, Lucia, Eduardo futbolariarekin ezkondua... eta bertan, ezkontzarekin hasten da dena. Eleberri beltza da, thrillerra, akzio eta suspentse askorekin, irakurleak nor izan den asmatu beharko duelarik, denak baitira susmagarriak.
G – Genero beltz-kriminalean enfokatu zara. Idazle moduan zure esperientziatik genero honek nolako bilakaera izan duen komentatzea gustatuko litzaiguke.
E – Genero beltza asko hedatu eta handitu da azken urteotan. Subgenero asko daude: poliziakoak, enigma eta suspentsedunak, true detective, domestic nori, rural noir, thriller psikologikoa... asken finean gaur fikziozko literaturaren zati handi batek genero beltz-kriminalarekin zer ikusia du, bere osasuna oso ona da.
G – Azkenik, zure obretan umoreak jokatzen duen paperean sakondu nahiko genuke eta, zehazki, aurkeztu berri duzun honetan.
E – Umorea nire eleberrietan egon dadin saiatzen naiz. Tomás Garrincha protagonistak horretarako tartea ematen du eta eleberriek hainbeste krimen eta larritasunekin ez deprimitzea saiatzen naiz, irakurleei denbora tarte on bat pasatzen utziz.
Eskerrak ematen dizkiogu Juan Infanteri gure galderei erantzun izanagatik eta bere eleberri honekin ibilbide bikaina izan dezan opa diogu.
Gehiago irakurri: Juan Infanterekin hitz egin dugu “Sospechosos” bere azken eleberriari buruz
#Egilea21 Jardunaldia: “Mundua ulertzeko modua aldatuz” mahai-ingurua
- Xehetasunak
VIII Egilearen Jardunaldia dela eta, irailaren 10ean, ostiralarekin, 11:00etatik 11:45etara “Mundua ulertzeko modua aldatuz” debatea egingo da, bertan Dany Saadia, Dixo-ko CEO, eta Jose Ángel Esteban de Osmos, Grupo Vocento-ko audio zuzendaria egongo direlarik, Nazaret García Crespo, Madfilm-eko fundatzaileak moderatuko duelarik eztabaida. Bertan entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berrien inguruan arituko dira: audioliburuak, podcastak, telebista sailak, filmak eta abar, bai eta agertutako app-ak, istorioak kontatzeko modu berriak, lege markoak, egile eskubideak eta iraultza digitalean argitalpen munduak ekarri duen berritasun oro ere.
Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.
Irailaren 10ean, 11:00etan egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #MesaEntenderElMundo jarriz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.
Data horietan Bilbora joan ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Gehiago irakurri: #Egilea21 Jardunaldia: “Mundua ulertzeko modua aldatuz” mahai-ingurua
Fernando Maríasekin elkarrizketa egin dugu “Dicen que no hablan las plantas” bere azken proiektua dela eta
- Xehetasunak
Berriki "Dicen que no hablan las plantas" argitaratu berri da, Fernando Maríasen azken proiektua alegia. Espainiako eta Latinoamerikako poesia antologia hau Raquel Lanseros eta Fernando Maríasen proposamen poetiko bat da, Raquel Lagartosen ilustrazioekin. Anaya Infantil y Juvenil argitaletxeak plazaratu duen liburu eder eta zaindu honekin, bere egileek eta ilustratzailek bereziki gogorra eta negu girokoa izan den 2020 urtean zehar burututako lanak 2021eko udaberri betean atera diru loreak.
Plazaratze hau aprobetxatuz, Fernando Maríaeskin obra honi buruz eta gaur egun eskuartean dituen proiektuei buruz elkarrizketa labur bat egin nahi izan dugu.
Galdera – Zer nabarmenduko zenuke “Dicen que no hablan las plantas” liburutik?
Erantzuna – Bakarrik hazten joan den liburu bat da, sentipen hori dugu bere egileek, Raquel Lanserosek eta nik. Lehenik, espainieraz idatzitako 52 poema bildu nahi izan genituen, urteko aste bakoitzerako bana, Naturaren ideiaren inguruan; ozeanoaren bi ertzetako eta garai guztietako poemak, lau ataletan banaturik, urtaro bakoitzeko bana, orden kronologikoa kontuan hartu gabe. Bertan Lope de Vegatik Delmira Agustiniraino agertzen dira, César Vallejotik Rosaía de Castroraino. Beranduago, Raquel Lagartosek liburua ilustratu zuen, lehen orrialdearen ezkerreko goi iskinetik, azken orrialdearen eskuineko behe iskineraino. Ez dago ilustratu gabeko zentimetro bakar bat ere formatu ederreko liburu honetan. Azkenik, biografien atal berezi bat idatzi genuen, bizitza horien guztien gorabeherak oso lerro gutxitan konprimituz. Orrialde hauek, asko konformatzen gaituen mikrokontakizunen mikroliburu antzerako bat osatzen dute.
G – Zer ekarri dizu zuri proiektu honek?
E – Emaitzaz gain, bikaina deritzodana eta harro sentiarazten nauena, badago ederra, iradokitzailea den zerbait Dicen que no hablan las plantas liburua 2020 urte gogorreko hilabeteetan zehar pentsatu eta burutu izanean, proiektu berriak sortzeko urte zaila izan baitzen. Eta hala ere, lortu genuen.
G – Orain lantzen ari dituzun proiektu nagusiei buruz zerbait esan diezagukezu?
E – Une honetan Los santos inocentes Delibesen eleberriaren antzerki bertsioan lanean nabil Javier Hernández-Simónekin batera. Lan zoragarria eta erantzukizun handikoa ere, 2020ko apirilean estreinatuko dugularik.
Eta irailean eleberri berria edukiko dut. Horri buruz zertxobait aurrerago hitz egingo dugu.
Fernando Maríasi bere denbora eskertzen diogu eta proiektu horiei buruzko berriak ilusioz itxarongo ditugu, eta gaur aurkezten digun liburu eder honek ibilbide bikaina eduki dezan opa diogu ere.
#Egilea21 Jardunaldia: “Original bat osatu gabeko liburua da” Tailerra, Jesús Ortiz editorearen eskutik
- Xehetasunak
Jesús Ortizek “Original bat osatu gabeko liburua da” Tailerra eskainiko du VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan, ostegunean, irailak 9, 16:00etatik 17:30etara. #Egilea21 Jardunaldiko tailer guztiak Cedrok babestuak dira.
Tailerrak testu baten manipulazioari egingo dio erreferentzia. Ez ditu diseinua, maketazioa, azalen lanketa eta bestelakoak jorratuko, eskuizkribu bat ekoizpenean sartu aurretik duen prozesuari buruz arituko da ordea, original bat aurkezten duen idazle batek, idazlana onartzekotan gertatuko denaren ideia orokor bat jaso dezan. Eta autoargitalpenak izan dezakeen ezberdintasuna.
“Egile baten edo ugariren originalarekin hasten den, eta ekoizpena hasten denean (paperean inprimatzeko edo liburu elektroniko bihurtzeko fitxeroak entregatzean) bukatzen den prozesuari deitzen diogu liburu baten edizioa. Argitaletxe bakoitzak bere moduan egiten du, baina ongi egindako edizio batean beti egon behar duten operazio zerrenda bat dago”, dio Jesús Ortiz editoreak.
Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.
Irailaren 9an, 16:00etatik 17:30etara egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla." target="_blank">Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #TallerEdición jarriz.
Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Abel Amutxategiren “Hortzak garbitzeko ipuin laburrak” orain irakurri egin daitezke ere
- Xehetasunak
Cuentos Cortos para Lavarse los Dientes audio formatuan egindako ipuinak dira, Abel Amutxategi idazleak sortuak, horiekin txikienek hortzak garbitzen ematen duten denbora neurtzen delarik. Gutxieneko bi minutuko luzerarekin, haurrek hortzetako eskuila odontopediatrek gomendatzen duten denbora tartean erabiltzeko modu originala dira.
Orain arte ipuin hauek www.cuentoscortosparalavarselosdientes.com web orrialdean eta Youtube zein Spotify bere kanaletan jarraitzeko aukera zegoen bakarrik. Baina orain, entzuteaz gain, irakurtzeko aukera dago ere.
RBA Infantil argitaletxeak 28 "Hortzak Garbitzeko Ipuin Labur" dituen ale bat plazaratu du. Bertan mago baldarrak, oilar marrantatuak edo suhiltzaile izatearekin amesten duten txirrindulak aurkituko dituzu. Ezin dibertigarriagoak diren ipuinak, haurrek hortzak garbitzen dituzten bitartean irakurtzeko... edo beste edozein unetan ere.
Abel Amutxategik berak esan digunez, “Hortzak Garbitzeko Ipuin Laburrak proiektu iragankor moduan jaio ziren, txikienentzako nahiko aspergarria izaten den eguneko zati bat fantasiaz betetzeko gurasoei laguntzeko modu bat bezala. Zenbait gurasok ipuinak erabiltzeko beste modu batzuk asmatu dituzte, hala nola hortzak garbitu eta ondoren sari moduan erabiliz edo lotara joan aurretik entzuteko. Dena delakoa, paperezko edizio honek haur hauen guztien liburutegian txoko bat irabazteko balio izatea espero dut eta horiek modu ezberdinean gozatzen laguntzea ere”.