Javier Sagastiberriri AEEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Javier Sagastiberriri Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.
Bizkaian bizi den narratiba idazle gipuzkoar honek lau eleberri poliziako idatzi ditu orain arte, Itziar Elcoro Ertzaintzako ofiziala eta Arantza Rentería ofizialordea protagonistak dituelarik, biak, idazlea bezala, gipuzkoar peto petoak, baina Bizkaian destinaturik. Erein argitaletxeak argitaraturiko saga honen lau izenburuak honakoak dira: El asesino de reinas (2016), Perversidad (2017), Un dios ciego (2018) eta Una tumba sin nombre (2019).
Liburu hauetako azkena, “Una tumba sin nombre”, bilduma honetako laugarrena eta azkena izan zen. Aurrekoengandik modu independentean irakur daitekeen obra honekin, Sagastiberrik maisutasunez ematen dio amaiera sagari, bere jarraitzaileak zein sagara lehen aldiz gerturatzen direnak berehala harrapatzen dituen trama bikoitz batekin.
Ertzainen sagaren itxiera ikusgarri honek Sagastiberriren obren jarraitzaileak aho zapore ezin hobearekin utzi ditu, bai eta bere idazlumak utziko dituen istorio berriak irakurtzeko interes handiarekin ere.
2021 urte honek idazle gipuzkoarraren nobedadeak ekartzea espero dugu.
Ongi etorri AEE/EIEra, Javier!
“Hombres que caminan solos”, José Ignacio Carneroren azken eleberria
- Xehetasunak
"Hombres que caminan solos", José Ignacio Carneroren azken eleberria duela gutxi jarri dan salmentan, Literatura Random House argitaletxearen eskutik.
"Ama" eleberriarekin gaztelerazko 2020 Euskadi Literatura Sariaren finalistak bigarren eleberri honetan gizonezkoen unibertsoa jorratzen du, haien zaurgarritasuna, haien rol klasikoen haustura, haien munduaren gainbehera, desorientazioa, tristura, bakardadea, drogak, sexua, amodioa edota dirua.
Liburu honetan Carnerok “Ama” eleberriaren doinu autobiografikodun ahots narratiboa mantentzen du, fikziozko elementuekin modu librean jolastuz.
Gehiago irakurri: “Hombres que caminan solos”, José Ignacio Carneroren azken eleberria
Pedro Fernández Puigen “El fuerte de La Galea” aurkezten dugu
- Xehetasunak
Pedro Fernández Puig idazlearen "El Fuerte de La Galea" aurkezten dugu, Ediciones Atlantis argitaletxearen eskutik.
Eleberri laburra da, nerabeei bereziki zuzendua, haientzako mezu argi eta zuzen batekin: telefono mugikorraren etengabeko erabileratik ihes egiteko gai izan ez arren, haien etorkizunari buruz erabakitzeko denbora apur bat erabili behar dute ere.
Bere egilearen hitzetan, eleberri honek “nerabezaroan irakurketa sustatzea bilatzen du, laburra, erraza, haien hizkerara egokitua eta mezu zuzena baitu. Aldi berean, haien gurasoek mundu gazte hori hobeago ulertuko du eleberria irakurri ondoren: Horregatik bien arteko konexio bide on bat izan daiteke, iritzi eta esperientziak elkar trukatzeko”.
Pedro Fernández Puigek esaten digunez, obra hau 2020ko urtarrilean amaitu zuen eta, “konfinamenduaren ondoren, liburu bat pandemia betean argitaratzea birusaren aurka borrokatzeko beste modu bat gehiago zela pentsatu nuen, gure bizitzak normalizatzen saiatzeko. Horregatik Atlantis argitaletxeak eskaini zidan aukera aprobetxatu nuen, egungo egoeran argitaratzeak dakartzan zailtasunak asko izan arren”.
“El fuerte de La Galea” pasa den 2020ko abenduaren 18an aurkeztu zen on-line formatuan YouTube kanal honen bitartez.
Gehiago irakurri: Pedro Fernández Puigen “El fuerte de La Galea” aurkezten dugu
Mónica García Saizen “Sueños enredados” aurkezten dugu, “Amor enredado” trilogiaren azkena
- Xehetasunak
Mónica García Saizen "Sueños enredados" aurkezten dugu. Maitasun erotikoko eleberri honek “Amor enredado” trilogiaren azkenekoa da, "Palabras enredadas" eta "Pasiones enredadas" beste bi liburuek osatuz.
Istorio berri honek Mónica Garciarentzat zer nolako garrantzia izan duen galdetu diogu: “Trilogia hau 2017 urte hasieran idazten hasi nintzen. Idazketan 2013az geroztik neraman (lehenago hasi nintzen baina amaitu gabeko kontakizunak idazten nituen bakarrik). Nire lehen eleberria oso arrosak ziren, oso gazte garaikoak, eta zerbait ezberdina idatzi nahi izan nuen. Sexu esplizituzko eszena bakar bat ere ez nuen idatzi eta gutxienez bat narratzeko erronka jarri nion nire buruari. Wattpaden idatzi nuen guztiarekin zertxobait haustea nahi nuen ere, gaur egun ere idazle moduan aktibo jarraitzen dudan doako idazketa eta irakurketa plataformarekin alegia. Bertan amodiozko eleberri guztiek bere langileetako batekin maitemintzen den nagusiaren klixea jorratzen dute eta oso antzekoak dira: emakumea haurdun geratzen da, gizonezkoa da jokabide hotz eta urruna duena, emakumezkoa otzana da, beti dago lagunmin gay bat... Horrekin nekatu eta horrelako istorio bat kontatzea proposatu nuen, baina hainbeste irakurri nuen horrekin guztiarekin hautsiz. Gizonezkoa zergatik ezin da xamurra izan? Emakumezkoak zergatik ezin ditu bere helburu eta aspirazioak eduki? Horrela jaio zen trilogia hau, idazteko bi urte eman ditudana eta datorren urtean Amazonen ere etorriko den spin off batekin”.
Alazne Gonzálezen “Doble tentación” aurkeztu dugu
- Xehetasunak
2021 urtea 2020a amaitu genuen modu berean hasi dugu: gure bazkideen argitalpen berriak iragarriz.
Oraingoan Alazne Gonzálezen azken lana erakusten dizuegu. "Doble tentación" da obraren izena.
Erromantze erotikoa jorratzen duen eleberri hau pasa den abendutik dago eskuragarri.
“Tu piel en mi piel”, Alazne Gonzálezen lehen eleberriaren jarraipen moduan sortu da obra berri hau, nahiz eta modu independentean irakurri daitekeen ere, lehen liburuko protagonisten lagunik hoberenen istorioa jorratzen baitu.
Bere egilearen hitzetan, “Doble tentación idaztea esperientzia atsegingarria izan zen. Tu piel en mi piel nire lehen eleberriaren jarraipen moduan sortu zen ideia, ondoren istorio berriak berak hartuz garrantzia. Ekintza, suspentse, erromantze eta, noski, erotismo onez beteriko istorio bat da. Nagusiki Bilbon girotua, bere protagonistek muturreko egoera bat biziko dute, haien beldurrak aitortzera eramanez eta Tentazio Bikoitz bat bizitzea zein zaila den ulertzera eramanez ere”.
Gehiago irakurri: Alazne Gonzálezen “Doble tentación” aurkeztu dugu