Javier Maura, AEE/EIEko Batzordekidea, Ensanhe XIX Kultura Tertulietara gonbidatua
- Xehetasunak
Datorren asteartean, apirilak 20, 19:00etan, Ensanche XIX Elkarteak antolatzen dituen Kultura Topaketen baitan Javier Maura, Euskadiko Idazleen Elkarteko, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Javier Otaola, Ensanche XIX Elkarteko kide eta AEE/EIEko Batzordekidea denak ere, online bidezko elkarrizketa egingo dute.
Idazlea izatea zer den izango da mintzagaia, bai eta idazleak irakurle moduan duten rola, egileen asoziazionismoa eta sozialtasuna, literatura sariak edo liburu saltzaile eta editoreen egoera. AEE/EIEren ibilbideari buruz hitz egingo da ere, euskal gizartean haien presentziari buruz eta haien proiektuen inguruan ere.
Elkarrizketa hau modu irekian jarraitzeko aukera egongo da Zoom plataformaren bitartez:
Apirilak 20, 19:00
Bileraren ID. 861 7263 5948.
Sartzeko kodea. 155054.
Biziki animatzen zaituztegu bertan sartzera!
EIEra ongietorria eman diogu Juan Ignacio Montianori
- Xehetasunak
Asociación de Escritores de Euskadi/Euskadko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Juan Ignacio Montianori.
Bilbotarra jaiotzez eta arrasatearra bihotzez, bere bi pasio handiak elkarbanatzen ditu: literatura eta medikuntza, Arabako Unibertsitate Ospitalean pediatria jardunez.
Mediku izan aurretik hasi zen idazten eta bere horretan jarraitzen du, historia klinikoen atzetik bere atzekaldean istorio zinikoak baitaude.
Lengua de trapo (eleberria) sariaren finalista izan zen 1998an, Hotel Dusk (kontakizunak) sariaren finalista 2007an, Aste Nagusia kontakizunen I Lehiaketan accesita 2013an eta Idazleen Eskolako III zinema-mikroipuinen sariaren irabazlea 2015ean.
Ongi etorria AEE/EIEra, Juan Ignacio!
Gehiago irakurri: EIEra ongietorria eman diogu Juan Ignacio Montianori
#Egilea21 Jardunaldia: Liburutegiak, liburuak eta irakurketa, Daniel Innerarityren eskutik
- Xehetasunak
Daniel Innerarity Euskal Herriko Unibertsitatean filosofia politikoko katedraduna eta Florentziako Europako Institutuko irakasleak hitzaldi bat eskainiko du Bilbon, Bizkiko Foru Liburutegian , VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan.
Liburutegiak, liburuak eta irakurketa da hitzaldiaren izenburua, bertan liburutegiek gaur zerbaitetarako balio ote duten planteatuko delarik, bai eta liburuzainaren ogibidea zein den, liburuak behin betiko hilko ote diren edo egunen batean irakurtzeari utziko ote diogun ere.
Beste urteetan bezala, Jardunaldi hauetan Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) sektoreko ziurgabetasunak kudeatzera bideratutako hitzaldi batzuk antolatu ditu, aldi berean horiek erronka eta aukeretan bihurtzeko.
Egilearen Jardunaldiek bere zortzigarren edizioa egingo dute aurten, AEE/EIE,k antolaturik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzarekin. 2012 urtean sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera ematen dute (editoreak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), bai eta sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera ere, aldi berean Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea indartuz, Alemania, Erresuma Batua, Mexiko edo Amerikako Estatu Batuetatik haien ezagutza eskaintzera etorri diren lehen mailako hizlarien bitartez.
Irailaren 9an, 18:00etatik 19:00etara egingo den hitzaldi honetara etorri nahi baduzu, erreserbatu zure plaza hemen: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. bertan #CharlaDanielInnerarity traola ipiniz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Jardunaldi honen formatua presentziala* izango da, Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duten guztientzako hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egongo direlarik 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 18:00etatik 20:30etara, eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralez, 09:30etatik 18:00etara.
Data horietan Bilbora hurbildu ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.
* Jardunaldiak legeak pandemiari dagokionez baimendutako neurrietara egokituko dira.
Literarte aldizkariak 5 eta 9 urte bitarteko haurrek idatzitako haurrentzako ipuinen lehiaketa bat antolatu du
- Xehetasunak
Literarte argitaletxe eta ekitaldi antolatzaileak Haurrentzako Ipuinen Lehiaketa bat antolatu du, izen bereko aldizkarian argitaratzeko.
Hiru hilabetean behin plazaratzen den literatura argitalpen hau 2020 amaieran bere lehen alea plazaratu zuen eta jada bi ale argitaratu ditu, oraingoan haurrentzako atal bat irekiz, 5 eta 9 urte bitarteko haurrek idatzitako ipuinei bideratua.
Atal honetan txikienen artean sormena, irudimena eta idazketa sustatzea da helburua, haien obrak zabaltzeko kanal bat eskainiz.
Ipuin horiek aukeratzeko lehiaketa deialdia egin da, bere oinarriak jarraian laburbiltzen ditugularik:
José María Lizundiari EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
José María Lizundiari Euskadiko Idazleen Elkartera ongi etorria ematen diogu.
1980 urteaz geroztik Santa Cruz de Tenerifen bizi den bilbotar hau idazlea, saiakera egilea, abokatua eta editorea da.
Kazetaritzan ibilia, Santa Cruz de Tenerifeko Abokatuen Elkargoaren “IUS” aldizkariaren eta “Togas y letras” web orrialdearen zuzendaria izan zen. “Diario de Avisos” aldizkarian artikulugilea izan da, bai eta “El Día” argitalpenean gaurkotasun erredaktorea ere.
Kanariar Ikerketen Institutuko eta Tenerifeko Herriaren Lagunen Errege Elkarte Ekonomikoko kide osoa da. Tenerifeko Arte Ederren Zirkuluko Idazkari Nagusia izan zen 10 urte baino gehiagoz.
Editore moduan "Ensayos Saharianos" sortu zuen eta bere zuzendari da egun, egile marokoar,kolonbiar eta espainiarren 9 izenburu argitaratuz. Horien artean José María Lizundia egilearen "Tánger y Melilla confrontadas, otros sesgos simbólicos y literarios" obra nabarmendu daiteke.
Gai oso anitzak jorratu ditu, hots euskal kultura, kanariar literatura eta kanariar nazionalismoa, Mendebaldeko Sahara, laborismoa, sindikalismoa eta abar.
Lizundiablog blogaren kudeatzailea da.
Ongietorria AEE/EIEra, José María!
Gehiago irakurri: José María Lizundiari EIEra ongietorria eman diogu