"La montaña del infierno" aurkeztu dugu, Marisol Ortiz de Zárate idazlearen azken lana.
Gazteentzako eleberri honek (12 urtetik gorakoentzat) Marina Suárez Ortiz de Zarate, Marisolen alabaren ilustrazioak ditu eta Bambú argitaletxeak argitaratu du.
Protagonista diren bi neskatoen (Marimbo eta la Enana) bigarren abentura da honakoa, lehen aldiz "Las lágrimas de la matrioska" eleberrian agertu ondoren, bai eta Marina Suárezek ilustratu duen bigarren eleberria ere.
“La montaña del infierno” abentura istorioa da, bertan adiskidetasuna, ondare kulturalaren kontserbazioa eta liburuen defentsa jorratuz.
Obra honi buruz berriki El Correo egunkarian argitaratutako albistea zuekin elkarbanatzen dugu.
"La montaña del infierno” liburuaren sinopsia
“Behin Tenerifera bidaia bat egin nuen nire ahizpa Mariborekin. Berarekin joan nintzala eskatu zidan, beti nano bat naizela eta zaindu behar nauela esaten didan arren. Gertatzen zaigun guztia idazten dudan koadernoa eraman nuen, berak Ibilbide Egunkaria deitzen du, eta Lurrean horrelakorik ez duen abenturazale bakar bat ere ez dagoela dio. Baina abentura dardartirik biziko ez genuela uste bagenuen, oker geunden!, uhartean izandako egonaldia eguzki eta hondartzako eskapada lasai bat izatetik urrun egon egon baitzen”.
Lagun itzazu la Enana eta Marimbo abentura berri honetan eta aurkitu guantxeen sekretua!