Javier Sagastiberriri  Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.

Bizkaian bizi den narratiba idazle gipuzkoar honek lau eleberri poliziako idatzi ditu orain arte, Itziar Elcoro Ertzaintzako ofiziala eta Arantza Rentería ofizialordea protagonistak dituelarik, biak, idazlea bezala, gipuzkoar peto petoak, baina Bizkaian destinaturik. Erein argitaletxeak argitaraturiko saga honen lau izenburuak honakoak dira: El asesino de reinas (2016), Perversidad (2017), Un dios ciego (2018) eta Una tumba sin nombre (2019).

Liburu hauetako azkena, “Una tumba sin nombre”, bilduma honetako laugarrena eta azkena izan zen. Aurrekoengandik modu independentean irakur daitekeen obra honekin, Sagastiberrik maisutasunez ematen dio amaiera sagari, bere jarraitzaileak zein sagara lehen aldiz gerturatzen direnak berehala harrapatzen dituen trama bikoitz batekin.

Ertzainen sagaren itxiera ikusgarri honek Sagastiberriren obren jarraitzaileak aho zapore ezin hobearekin utzi ditu, bai eta bere idazlumak utziko dituen istorio berriak irakurtzeko interes handiarekin ere.

2021 urte honek idazle gipuzkoarraren nobedadeak ekartzea espero dugu.

Ongi etorri AEE/EIEra, Javier!