Agur 2020, ongi etorri 2021
- Xehetasunak
2020 amaitu da, denontzako bereziki konplexua eta desafiatzailea izan den urtea. Orain arte ezagutzen genuen moduko mundua eta gure bizi ohiturak Covid-19aren pandemiaren eraginez modu dramatikoan eraldatu dira. Ikuspuntu profesional eta pertsonaletik, une konplexuak eta nahasi eta aztoratu gaituzten egoerak bizi izan ditugu.
Begirada atzera bota nahi dugu orain amaitzen den urte honen zedarri eta alor positiboak nabarmentzeko.
Lehenik, gure bazkideak zoriondu nahi ditugu kultura eta sorkuntzarentzako hain zailak izan diren uneetan haien literatura jarduera mantendu izanagatik (eta zenbait kasutan hori biderkatzeagatik), eskerrik asko istorioak kontatzen jarraitzeagatik, zuen liburuekin gure alboan egoteagatik eta amets egiteko, emozionatzeko eta sentitzeko tresnak eskaintzeagatik!
Berrogeita hamar obra berri eta hamahuri kide berri
Konfinamenduen aurrean eta hainbeste jarduera presentzial bertan behera geratu izanaren aurrean, Euskadiko Idazleen Elkartetik gure ahaleginak bikoiztu ditugu gure bazkideen nobedadeei eta beste berri kulturalei gure kanal digitaletan are eta difusio gehiago emateko (gure web orrialdea eta Twitter, Facebook eta Instagram profilak).
2020an pozez eta ilusioz komunikatu ditugu argitalpen nobedade askoren plazaratzeak. Ia berrogeita hamar obra berri izan dira. Elkartetik arrakasta handiak opa diegu gure bazkideei haien liburu berriekin eta oraindik sortze prozesuan dauden horiekin.
AEE/EIEra 13 kide berriri ongi etorria eman diegu ere: Amelia Serraller, Alazne González, Juan F. Trillo, Kike Santamaría Urtiaga, Dory Lansorena, Mikel Santiago, Imanol Bueno Bernaola, Mónica García Saiz, Eduardo Luis Díaz Expósito, Antón Arriola, Idoia Carramiñana, Pedro Fernández Puig eta Manoli López Álvarez.
Martín McCoyren “Seb Damon Vix” aurkeztu dugu, Ilargiko detektibearen sailaren hirugarren alea
- Xehetasunak
Bizi izan dugun urte honen azken egunek literatura nobedade ugari ekartzen ari dizkigu.
Duela astebete eskas Martín McCoyren azken liburua plazaratuko zenaren berri pozgarria jaso genuen. “Seb Damon Vix” da zientzia fikziozko oinarria duen eleberri beltz honen izena, Seb Damon, Ilargiko detektibearen sagarren hirugarren alea izanik honakoa. Sailaren aurrekon liburuak “Seb Damon 3 14” eta “Seb Damon Libertad Virtual” dira.
Martín McCoy bere egilearen hitzetan, “ ‘Seb Damon Vix’ idaztea erabateko desafioa izan da. Alde batetik, 2020an denok eduki ditugu ohikoak baino zailtasun handiagoak gure eguneroko jarduerak garatzeko, ez dezagun esan jarduera intelektual eta sormenezkoetan. Bestalde, bire bizitza pertsonala bereziki konplikatua izan da. Horregatik guztiagatik,nire libururik zailena izan dela uste dut, baina, ziurrenik, bereziena ere. Hura idaztea kostatu zaizkidan hamalau hilabeteetan bizi izan dudanetik asko erabiltzen saiatu naiz. Irakurleari helarazten saiatu naizena iristea espero dut bakarrik”.
José Antonio Martín Acostak “99 días y 1 Estado de Alarma” aurkeztu du, konfinamenduan zehar idatzitako poema bilduma bat
- Xehetasunak
José Antonio Martín Acosta idazlearen "99 días y 1 Estado de Alarma (Poesía en cuarentena)" aurkezten dugu.
Konfinamenduan zehar idatzitako poema bilduma hau 86 olerkik osatzen dute, astez aste banatuak, horietan egileak sentipen eta sentsazioak aztertuz. Hasierako elkartasun sentipenetik, balkoira txalo egitera irtenaldiekin, Covid19aren pandemiari eman zitzaion erabilera politikoak eragindako haserrera pasatzen da, bai eta sortutako gorrotoarekin egileak duen kezkara ere.
Orain amaitzen den urte honen eta gure zibilizazioaren historia hurbilean ustekabeko une ahaztezin bati errepaso poetikoa bat.
Autoargitaraturiko liburu berri honekin, egileak argitalpenaren, azalaren diseinuaren eta bere liburuaren promozioaren lan osoa bere gain hartu du.
Arenas Clubaren historiari buruzko liburua liburu-dendetara iritsi da, Javier Mauraren eskutik
- Xehetasunak
Aste honetan “Arenas Club y Las Arenas: dos historias paralelas” liburua liburu-dendetara iritsi da.
Arenas Club ek bultzaturiko eta Javier Maura idazleak Alt autores argitaletxearekin plazaratutako liburu honek euskal futbol talde enblematiko honen historia kontatzen du, gure futbolaren ekintza gogoangarririk politenetakoak dituelarik.
Arenas Cluba, 1909 urtean 11.000 biztanle baino askoz gehiago ez zituen udalerri gazte batean sortua, Espainiako eliteko futbolean kokatzea lortu zuen hogeita sei urtez, Kopa bat irabaziz (1919ko maiatzaren 18) eta hiru final gehiago jokatuz, Ligako Lehen Mailan sei urtez egoteaz gain, hura lehiaketa ofizial moduan sortzeko modu erabakiorrean eraginez.
Bere arrakastaren historiak are eta meritu gehiago du, garai hartan, bere jokalariak ez baitziren futbolari profesionalak, baizik eta zurginak, igeltseroak edo administratiboak, haien aisialdian entrenatuz eta igandetan zuloz eta putzuz josirik zeuden Lamiakoko zelaietan jokatuz, eta horrenbestekoa zen haien entrega eta konpromisoa, haiek beraiek jartzen zituztela botak, jantziak, baloia eta hori puzteko ponpa ere.
Ager Aguirrek “Marbhreilig-En el mundo de los muertos” aurkeztu du, Triz y Gare trilogiaren hirugarren alea
- Xehetasunak
Ager Aguirreren eleberri berria salmentan da jada, "MARBHREILIG-En el mundo de los muertos".
Izenburu berri hau "Diatan-El ciclo de los Dioses" trilogiaren hirugarren eta azken atala da, 2019an "Aisling-En el mundo de los sueños" liburuarekin hasi zelarik eta aurtengo maiatzean "Grawell-En el mundo de las brujas" izenburuarekin jarraituz. Aurreko aleekin gozatu zutenek, Triz y Gare eleberriko magia, fantasia eta abenturak atseginez hartuko dituzte.
Basauriko egileak oso urte emankorra itxiko du aurten. Bizitzen ari dugun 2020 urte hain berezi honetan zehar, Ager Aguirrek “Diatan” trilogiaren azken bi izenburuak argitaratzeaz gain, "Escalera de crímenes" argitaratu du ( "Póker de asesinatos" eleberriaren bigarren eta ezusteko jarraipena den thriller poliziakoa) eta "La APP", telefono mugikorrean aplikazioak instalatzerako orduan dugun utzikeriari buruzko Tekno-Thrillerra.