Manoli López Álvarezi EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Montijon jaioa den eta haurtzarotik Bilbon bizi den Manoli López Álvarez idazleari ongietorria ematen diogu Euskadiko Idazleen Elkartera .
2000 urtean Asociación Literaria Escribe-Lee literatura elkarteko kide izaten hasi zen, bertan oso modu aktiboan parte hartuz oraindik, eta bere idazlanak DECIRES aldizkarian argitaratzen hasi zen ere, elkarte horrek sei hilabetean behin argitaratua. Poetalia elkarteko kide da ere.
Poeta eta rapsoda da eta literatura eta deklamazio ikasketak egin ditu Josu Montero eta Iñaki Urrutia bezalako irakasleekin hurrenez hurren.
Poesia errezital ugaritan parte hartu du. Bere poemekin Las Noches de Lupi antologian kolaboratzaile izan da ere, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poema bilduma kolektiboan, “Poesía del Avismo” K2ren astelehen poetikoetan, Poetas en red XXI topaketetan, Centro de Estudios Poéticos erakundeko “Invierno Nevado” poema bilduma kolektiboan eta Noches Poéticas-en “Cadáver Esqueleto” obran.
2013an bere lehen saria irabazi zuen Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen duen errezitazio Lehiaketan. Eta 2015ean "A la Intemperie" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen.
2020an, beste sei egilerekin batera, “A la sombra de la palabra” poema bilduma kolektiboan parte hartu du.
Ongi etorria AEE/EIEra, Manoli!
Pedro Fernández Puigi ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkartera Ongietorria ematen diogu Pedro Fernández Puig idazle bilbotarrari.
Kontakizun eta olerki ugari plazaratu ondoren, 2014 urtean “Aixerrota el legado del Irlandés” (Ediciones Cívicas) bere lehen eleberria argitaratzea erabaki zuen, Getxoko La Galea pasealekuko haizerrota ikonikoa eraiki zen garaian inspiratua hain zuzen ere.
2016an VI Elías Amezaga Saria jaso zuen “Sotavento” Algortako kultura elkartearen eskutik.
2018an “Yo quemé el edificio Windsor” (Ediciones Atlantis) argitaratu zuen, Madrilgo finantza dorre ospetsuren sute misteriotsuaren kausan sakontzen duen intriga hiritarrean giroturiko eleberria.
2020 urte amaierarako bere hirugarren eleberria plazaratzea aurreikusten du, “El Fuerte de La Galea” alegia, Getxoko institutu batean garatzen den gazteentzako eleberria eta berriro ere La Galeako itsaslabarren inguruan girotua, izen bera daraman Gotorlekuaren hondarrak erreferente moduan hartuz. Nobedade literario honen zain egongo gara.
Ongi etorria AEE/EIEra, Pedro!
María Eugenia Salaverrik ohorezko Mikeldi saria jaso du ZINEBIren 62. edizioan
- Xehetasunak
María Eugenia Salaverri gidoilari, ekoizle eta AEE/EIEko presidenteak Bilboko Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Lehiaketa-ZINEBI-ren ohorezko Mikeldi saria jaso du.
Harekin batera, Ana Murugarren muntatzaile eta errealizadore euskaldunak eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zuzendari belgiarrek jaso dute ohorezko sari hau.
ZINEBIk horrela “Bizkaiko panorama zinematografikoan 80 eta 90eko hamarkadetan aitzindari hauen lan garrantzitsua” aitortzen du, “tokiko ekoizpenetan emakumeen papera bigarren mailako paperetara mugatzen zen garai batean alegia”.
Maria Eugenia Salaverrik literaturan eta kazetaritza ibilbide luzea egin du, eta gidoilari eta ekoizle moduan aritu da ere Javier Rebollorekin, “Marujas asesinas” edo “Txarriborda” bezalako filmetan.
Elkarrizketa labur bat egin diogu María Eugenia Salaverriri sari bikain honen aurrean bere inpresioak ezagutzeko. Jarraian duzue elkarrizketa.
Iñaki Sainz de Murietak bere obra batzuk aurkeztuko ditu bihar eta larunbatean Donostiako eta Bilboko FNACen
- Xehetasunak
Biharko eta datorren larunbaterako bi literatura plan elkarbanatu nahi ditugu gaur zuekin. Iñaki Sainz de Murieta idazleak bere obra batzuk aurkeztuko ditu Donostiako eta Bilboko FNACen.
Hasteko, bihar ostegunarekin, azaroak 12, 19:00etan, Donostiako FNACen, “Kanideren abenturak” gazteentzako bildumako azken alea “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” komiki historikoaren eta“Kanideren abenturak” euskarazko lehen bi aleen aurkezpen bateratua egingo da. Aurkezpenean Iñaki Sainz de Murietak eta Miguel Berzosak hartuko dute parte, obra horien idazlea eta ilustratzailea alegia. Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago hemen.
Bere aldetik, datorren larunbatean, azaroak 14, 19:00etan, Bilboko FNACen, Iñaki Sainz de Murietak “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” aurkeztuko du. Informazio gehiagorako esteka hau kontsulta dezakezu.
Bi aurkezpenak, edukieraren kontrola dela eta aurretiaz erreserbatuz modu presentzialean izateaz gain, streaming bidezko emanaldia egongo da ere FNACen Instagram kanalaren bitartez.
Aprobetxatu aukera eta joan edo konekta zaitez bi ekitaldi hauetako edozeinetara!
Alt autores, Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora gaztelaniazko audioliburuak ekoiztu eta banatzeko elkartu dira
- Xehetasunak
Akordio honen bitartez, aipatutako hiru enpresek urtean gutxienez bost titulu ekoiztea adostu dute, 2020 urtean hasiko direlarik horiek audio plataforma guztietan banatzen.
Elkarte honetatik jaio diren lehenak honakoak izan dira: José Ángel Mañasen "Conquistadores de lo imposible"; Ángela Vallveyen “No lo llames amor"; Cristian Perfumoren “El criptoregalo"; M.J. Praderaren “La escultural Mary" eta Paco Carreñoren "La segunda vida".
Hiru enpresa hauek elkartzearen helburua, gaztelaniadun munduarentzako audioliburu formatuko gaztelaniazko narratiba kopuru geroz eta handiagoa eskaintzea da. Egile ezagunen istorio handiak, bere soinu artxiboen ekoizpenean kalitate handikoak eta irakurle mota guztientzako; formatu hau ohiko moduan jada kontsumitzen dutenentzako, bai eta entzule berriak erakartzeko ere.
Beatriz Celaya Alt autores-eko editoreak oso modu positiboan baloratu du akordio hau. “Jaio ginenetik eta aro digitala ulertzen genuela esanez aurkeztu ginenetik, gure edukiak orain arte zeuden formatuetan eskaintzeko (papera, ebook, audioliburua eta podcast) argitalpen estrategia teknologiko bat eraikitzen lanean aritu gara, bai eta eduki horiek telesail eta filmetan bihurtzeko ere. Konfinamenduak kontsumo ohiturak eraldatu ditu eta hilabete gutxi batzuetan bakarrik Espainiako 50.000 irakurle baino gehiago animatu dira ebook eta audioliburu formatuetako irakurketa lehen aldiz probatzera. Horrela, sektoreak patxadaz hartzen zuen aldaketa prozesuan dena bizkortu izana ekarri du honek. Horregatik, eta irakurle eta idazleen eskariei erantzuna emateko, gure eduki kulturalak formatu digital guztietan eskaintzeko lanean aritu gara, eduki bera formatu ezberdinetara egokitzeak balio erantsia ematen duela uste baitugu”.