Urriaren 3tik 17ra Donostiako Loiola Kultur Etxean Juan Carlos Eguillor III. Nazioarteko Ikus-Poesia Sarira aurkeztutako lanez osatutako erakusketa egongo da bisitagai. Osotara, 23 lan jasotzen ditu erakusketak. Inaugurazioa arratsaldeko zazpietan izango da.
Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea antolatutako Saria Kataluniako Óscar Sotillos artistak irabazi du aurten, ‘Equidistancia’ lanari esker. Batera, accesit bi banatu dira, bata Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ lanari eta bestea, Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ izenekoari.
Brenan Duarte disziplina anitzeko artistak, el escultor Ricardo Ugarte eskultoreak eta BilbaoArteko zuzendaria den Juan Zapaterrek osatu dute epaimahaia eta hiruren artean aurkeztutako 106 lanetatik hogei sailkatu zituzten, gailendutako lanekin batera, erakusketa osatzeko.
‘Equidistancia’, Juan Carlos Eguilllor Saria jaso duen lana, epaimahaikidea den Ricardo Ugarte eskultorearen hitzetan “lirismo handiko lan garbia eta argia da eta, batera, tratamendu formalari dagokionez, kontzepzio poetiko xahu eta sendoa du”.
Sotillosek berak azaldu bezala, ‘Equidistancia’ lanak, “lau urteko nere alabak denbora honetan zehar eskaini dizkidan hainbat gauzaren inguruko hausnarketa” egiten zuen bere poema bat du iturburu. “Gauza horien artean dago harekin jolastean sentitzen dudan bizitasuna eta arintasuna, hura hazten ikustean, harekin batera jada ahaztu dudana ikasiz. Esaterako, gogoan dut bere eskuaren itzala deskubritu zueneko liluratuaren begirada. Honi gehitu behar zaio errotua egotearen sentsazioa, oinak lurrean edota lurretik gertu izaten laguntzen zaituenaren sentsazioa, mundua begi-bistatik galdu gabe”.
Óscar Sotillos (Bartzelona, 1973) ‘El púgil sin sombra’ (La Nunca Saria 2013) argitaratu berri du, ikus-poesia, poesia diskurtsiboa eta mikroipuinak ederki nahasten dituen lana. Aurretik, argitaratuak zituen ‘La Orilla de las palabras’ eta ‘La Fruta del Tiempo’ eleberriak eta, ‘María Triste y el cuentacuentos’ kontakizun liburua. 2006an ‘El Pixel en el ojo’ ikus-poesiako kolektiboa sortu zuen. Egun http://oyesvoces.wordpress.com/ bitakoran idazten du. http://oyesvoces.wordpress.com/
Erkusketaren datuak
Loiolako Kultur Etxea.
Aralar Mendiaren Kalea, 17. Donostia.
Urriaren 3tik 17ra.
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30etara.