'Los últimos', Salto de Páginak argitaratua, meatsu misteriotsutik bizirik irten den pertsona talde baten, hots erabat erraustua dagoen Lurran barna Diney Worlden babesten den pertsona talde baten istorioa kontatzen digu.
Márquezek azaldu bezala, zientzia-fikzioko edota fantasiazko istorio bat idazteko grina zuen eta 'Los últimos' da horren emaitza. “Urtetan egon nintzen ideia hori buruan nuela, bueltaka; akzioa eta abentura pertsonaien barne pultsioekin elkartzea zen ideia. Nolabait ere nahasketa hori izendatzeko zientzia-fikzio humanista kontzeptua baliatu dut. Ez nuke liburuaren muina azaletaru nahi, baina esan dezaket Apokalipsiaren ondoren, etorkizun gertu batean Genesia errebisatzen duen eleberria dela (niretzat Biblia genero fantastikoaren jatorrian kokatzen den liburu nagusietako bat da). Irakurleak bertan topatuko ditu mutazioak, kanibalismoa edota espazio-bidaiak, besteak beste, eta batera pertsonai oso gizatiarrak, bere azkenean dauden arran, gizadia babesteko goiburu argia dutenak. Gustukoa izanen duzuelakoan nago”.
Liburuaren lehenengo aurkezpena Madrilen egingo da, urriaren 17an, ostirala, 20:00etan, Tipos Infames liburu-dendan. Bertan parte hartuko dute Antonio Rómar idazleak, Pablo Mazo argitaratzaileak eta egileak berak. Bigarren aurkezpena Bilbon egingo dute, urriaren 24ean, ostirala, 19:30etan, Tintas liburu-dendan (Alameda de San Mamés), Jon Bilbao idazlearen, Pablo Mazo argitaratzailearen eta idazlea beraren eskutik.