Javier Gil Díez Condek 'Rumorada' eleberria aurkeztuko du Madrilen
- Xehetasunak
'Rumorada (delirio fronterizo de traca y música de banda)' Pirinio Garaiko mugako eskualdean kokatzen den Solano del Puerto herria du testuinguru. Udalerri hura obsesio biretan oinarritzen da: bere isolamendu geografikoan, batetik, eta mailaz igo nahi duen bere futbol klubaren grinan, bestetik. Horiek gainditzeko, eskualdean herriko alkateak eta klubeko presidenteak sustatutako hainbat urbanizazioren loratzea ekar dezakeen arkeologia-aztarnategi baten aurkikuntza baliatu nahi dute.
El Diario Vascon argitaratutako elkarrizketan Javier Gil idazleak azaldu bezala, eleberri honetan “umorea da nagusi; eduki eroa du eta eromen horretan oinarritzen da, hain zuzen, argudioaren muina. 'Rumorada' errealitatea desioa propiotik abiatuta eraiki nahi izateaz aritzen da, amen-omenetatik abiatuta, edota begiradak baliatuta. Solano del Puertoko biztanle gehienak nekazal giroko pertsonak dira eta umorearen bitartez saiatzen dira garatzen. Baina, tartean unibertsitario bat agertuko da eta bere asmo zientifikoekin herritarrak liluratzen saiatuko da".
Aurkezpena datorren maiatzaren 29an, osteguna, izanen da, Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos Kalea, 3), arratsaldeko 19.30etan. Horretan parte hartuko du Javier Gil berak eta saio berean Gilek, Ángel García Rondaren 'Y otros Donostiarras' liburua aurkeztuko du ere.
Julia Otxoak 'Jardín de arena' poema-bilduma dakar
- Xehetasunak
Julia Otxoa idazle donostiarrak, datorren asteartean, maiatzaren 27an, 'Jardín de arena'(La Palma Argitaletxea) poema-bilduma aurkeztuko du. Arratsaldeko 19,30etan Callaon dagoen La Central liburudendan. Liburua, emakumezkoen poesia eta saiakera bilduma berri baten baitan argitaratu da: 'eme::escritura de mujeres en español'. Emakumezko poeta espainiar eta hispanoamerikar hoberenen lanak jasoko dituen bilduma da eta Nuria Ruiz de Viñaspre poeta eta editorea izanen da horren buru. Aurkezpenean bildumaren lehenengo hiru lanen egileak egonen dira, euren liburuen berri emateko: María Antonia Ortega (Madril), Julia Otxoa (Donostia) eta María Negroni (Buenos Aires).
Julia Otxoak dioenez, 'Jardín de arena' liburuan "basamortuaz eta lorategiaz aritzen naiz, denbora zirkular batean elkarrizketan dauden espazio bi gisa. Toki guztietatik kanporatua izateak suposatzen duen egoera larritik, deserritik, non den dena eteten den berriz ere lorategian loratzeko, iniziazioko aurkipen gisa. Hutsaren errealitatetik, jaiotzea. Hizkera galdu, azkenean, berriz topatzeko, sutan. Errora eta hitzarako areazko igarotzea, xarma azaleratuz".
José Ignacio Besgak Madrilen aurkeztuko du 'Los círculos del deseo' eleberria
- Xehetasunak
José Ignacio Besga Zuazolak, datorren maiatzaren 22an, Madrilen aurkeztuko du 'Los círculos del deseo' (Hiria argitaletxea) eleberria. Jovellanos Kalearen 3an dagoen Euskal Etxean egingo da aurkezpen saioa, arratsaldeko zortzietan. Idazle arabarra Epaitegi Goreneko presidente ordea eta EHUko Zuzenbide Penaleko Katedratikoa den Adela Asuak lagunduta egongo da eta hortxe izango da ere Alfonso Aya, Estatuko Fiskaltza Nagusiko Areto Fiskala dena.
'Los círculos del deseo' eleberriak, enpresa multinazionalak aholkatzen dituen bulegoko kidea den Jasón Ortiz de Cendoya abokatuaren historia kontatzen du. Jasónek deskubritzen du bere benetako ametsa kostaldean patxadaz idazteko etxe bat izatea badela; batera, horren ildotik, ustekabean agertuko diren hainbat errealitateek astinduko dute bere bizitza: Lucia, bere bezero batek, hots, elkarte suediar batek Indonesian duen Fundazioan lan egiten duen albaitaria; Daniela, itsasertzean dagoen etxea saldu dion margolaria; Natalia, etxea zaintzen dion bizilaguna eta Anne, epailea Parisen eta bere lehenengo esperientzia. Esperientzia hauek guztiek, ezezagunak edota jada ahantziak, orain arteko espazio ezagunei gaina hartuko diote, bizitzaren prisma anitzak eskainiz (ekologia, artea, desioa). Negozioen mundu konplikatua eta Marina bere emaztea zendu zenetik jada gertukoa zitzaion bakardadea erabat aldatuko dira.
II. Nazioarteko Poesia Jaialdia Gasteizen 2014ko maiatzaren 8tik 31ra
- Xehetasunak
Vitoria-Gasteizen poesia hedatzea da “Poetak Maiatzean” II. Nazioarteko Poesia-Jaialdi honen helburua, eta hiriaren
esku-hartzearekin eraikiko da (Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestuta eta Elisa Ruedaren zuzendaritzapean).
Poesia eskolan, unibertsitatean, liburutegietan, museoetan, kaleetan, komunikabideetan, tabernetan,lore dendetan, merkataritza-guneetan Gizarte Etxeetan, hiriko toki enblematikoetan, hala nola Etxarteetan, Andre Maria Zuriaren plazan, Monterhermosoko eta Eskoriatza-Eskibeeko jauregietan, Harresietan, Kordoi Etxean, Museoeta Arte eta
Lanbide eskolako liburutegian, Ignacio Aldekoa kultur Etxean, Erdi Aroko hiriguneko Agoran, Artium, Bibat, Matxete plazan, Santa Katalina lorategi botanikoa (Iruña Oka)...
Gehiago irakurri: II. Nazioarteko Poesia Jaialdia Gasteizen 2014ko maiatzaren 8tik 31ra
Durangon egunkari digitalean Luis A. Bañeresi 'Bilbao, 1492 ¡No hay huevos!' liburuaren inguruko elkarrizketa
- Xehetasunak
Eta taberna batean apustua eginda Amerika deskubritu zutenak bilbotar azkar batzuk balira? Premisa honekin abiatzen da ‘Bilbao, 1492 ¡No hay huevos!’, Luis Bañeres (Durango, 1965) idazlearen “ganberrada” berria. Umorearen maisu honek bere bigarren liburuan ‘Deskubrimendua’ren inguruko ikuspegi partikularra proposatzen digu, satiraz eta intrigaz josia.
- Trama ez da nolanahikoa. Cristobal Colon bidaia historikoa ari da prestatzen 1492an…
- Urte horretan Bilbo osatzen ari da Lurraren inguruko teoria berriez astindutako Europaren baitan; Lurra laua dela dioten tesi ofizial eta kontserbadoreak hankaz goratzera datozen teoriak ari dira loratzen. Testuinguru horretan istorio bi planteatzen ditut: bata, bilbotar batzuek bidaiari heltzen diotela tabernan egindako apustua dela-eta; bestea, zeinean Colon, horrekin arduratua, bilatzen duen arrakasta galtzeko zorian dela ikusita, bidaia hori saboteatzeaz arduratzen den.
Elkarrizketa osoa.