María José Mielgo Busturia Granada Costa Kritika Saria jaso zuen pasa den azaroaren 29an, 'Las ventanas de la vida' liburuari esker. Saria, Almuñecarren eman zion D.Alfonso Monteagudo idazleak.
'Las ventanas de la vida' kontakizun sorta bat da. Carmen Posadas idazleak esan bezala, "ipuin hauekin identifikatzea oso erraza da. Den denok ezagutu ditugun bizipenak dira, baina, Maria Josek berak dioenez, leiho ezberdinen forma hartzen dute, euren izate barnekoena guri erakusteko zabaltzen diren leihoak, badutelarik ere alde ilun kezkagarri bat, baina batera konplize eta erredentorea”.