Urtarrilaren 17an, larunbata, 2013an zendu zen Javier Tomeo idazlearen omenez egindako '35 Noches para un sueño' izenburupeko kontakizunen bildumaren irakurketa-aurkezpena burutuko da Bilbon.
Ekitaldia Elena Peraltak (idazlea eta aktoresa) eta Mª José Mielgo Busturiak (idazlea) aurkeztuko dute. Liburuan parte hartu duten egile zenbaitek euren testuak irakurriko dituzte, eta testuei ahotsa jarriko diete ere Mª Ängeles Pérez Ondiviela rapsodak eta Santiago Liberal idazleak. Hitzordua, goizeko 11.30etan Burtsaren Eraikinean (Pilota kalea. Alde Zaharra).