Urte hasieratik, Ángela Serna idazlea kolaboratzaile dabil Radio Vitoriako 'Alguien te está escuchando' saioan. Irakurketa poetiko bat da, eta sailak 'Rincón poético’ izena du. Igande eguerdietan duzu entzungai. Batera, saioak Interneten entzun ditzakezu, 'servicio a la carta' deritzonaren bitartez.
Pasa den urtarrilaren 4eko saioan, Mariano Íñigo, Íñigo Linaje eta Mario Cuenca Sandoval poetek hartu zuten parte. Urtarrilaren 11n, poeta parte-hartzaileak Itziar Mínguez Arnáiz eta Pilar Corcuera izan ziren. Hilaren 18an, igandea, ‘Vida de perros’ lanaren bederatzi poeta hautatu zituen, “txakurrari omenaldia egiteko, izan ere”, Ángela Sernak berak azaldu bezala, “txakurra baita gizakiontzako lan gehin egiten dituen aberea eta, maiz, gaizki baino okerrago tratua izan ohi dena”.
Emititutako azken programan, hots, urtarrilaren 25ean, Juana Castro eta Enrique Villagrasa poetek hartu zuten parte, ahazmenaren eritasun gordinaren inguruan arituz. 'Los cuerpos oscuros' (Juana Castro) eta 'Alzheimer: la otra voz' (Enrique Villagrasa) liburuetan jasotako poema sorta irakurri zituzten.