Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna mintzagai IV Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
Aro digitalean kultura komunikabide analogikoen bideragarritasuna analizatuko du mahainguruak
Angelu ezberdinetatik argitalpen sektorearen eraldaketaren gaia jorratzeaz gain eta horrek egileen sormen jarduerari nola eragiten dion, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) harremana duten beste gai batzuk aipatuko dira ere. Aro digitalean inprimaturiko kultura edukien etorkizunaren kasua da. Horri helduko dio ‘Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna’ izenburua daraman mahainguruak, 12:00etan izango delarik. César Coca (El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna), Winston Manrique (WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko kolaboratzailea) eta Guillermo Busutil (Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria). Concha Barrigós-ek (Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia) moderatuko du.
Antonio Maura, Río de Janeiroko Cervantes Institutuko zuzendari berria
- Xehetasunak
Idazle, literatura kritiko eta itzultzaile bilbotarra Brasileko Letren Akademiako kide espainiar bakarra da
Cervantes Institutuak bederatzi zentro zuzendari berri eta bi alor zuzendari izendatu zituen atzo Madrileko egoitza nagusian. Izendapenen artean Rio de Janeiroko zentrokoa dago, bere zuzendaritza Antonio Maura (Bilbo, 1953) idazle, literatura kritiko eta itzultzaileak bere hartuz. Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide da, Conde Duque Fundazioko zuzendari izan zen eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ikerketa Brasildarren Katedra koordinatu zuen 2005 eta 2009 bitartean.
Gehiago irakurri: Antonio Maura, Río de Janeiroko Cervantes Institutuko zuzendari berria
IV Egilearen Jardunaldiak bere mahaietako bat audioliburuari eskainiko dio
- Xehetasunak
Lau adituk goraka doan formatu baten aspektu gakoen inguruan solastuko dira
Egileei zuzendurik, audientziak eta argitalpen marketing modu berriak sortzeari eskainitako hasierako hitzaldiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndiga, 2017/09/15), 11:00etatik aurrera ‘Audioliburua, irakurketa modu berri bat’ izenburua daraman mahaingurua egingo da. Bertan Pau Centellas (ADAL Espainiako Literatura Agentzien Elkarteko Presidentea), Iría Álvarez (Penguin Random House-n online negozioaren garapenerako eta Business inteliigence Zuzendaria) eta Maribel Riaza (Storytel-en Argitaletxeekin Harremanetarako Alorreko Arduraduna) egongo dira. Margarita Guerrero (Espainia eta Latinoamerikarako Bookwire-ko Zuzendaria) izango da moderatzailea.
Gehiago irakurri: IV Egilearen Jardunaldiak bere mahaietako bat audioliburuari eskainiko dio
Abel Amutxategik aurtengo Celsius 232 Jaialdian parte hartuko du
- Xehetasunak
Egile bilbotarra bere lanak Avilésen aurkeztuko eta sinatuko dituen 120 idazleetako bat da
Celsius 232 Jaialdia urtero egiten da Avilésen eta beldurrezko, fantasiazko eta zientzia fikziozko literaturari eskainita dago. 2016an 40.000 pertsonak parte hartu zuten. Aurtengo edizioa uztailaren 19 eta 22 bitartean izango da.Abel Amutxategi bere irakurleekin 20 eta 21 egunetan egongo da.
Gehiago irakurri: Abel Amutxategik aurtengo Celsius 232 Jaialdian parte hartuko du
Liburuaren nazioarteko azokarik berritzaileena IV Egilearen Jardunaldian egongo da bere lehendakariordeak ordezkaturik
- Xehetasunak
Frankfurteko Liburuaren Azoka sektorean joera berrien sinonimoa da
Marifé Boix García, Frankfurteko Liburuaren Azokaren lehendakariordea izango da liburuaren azoken etorkizunaren inguruan arituko den adituetako bat IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian.
Datorren irailaren 15ean, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan, liburuaren nazioarteko azoka nagusietan inguru analogikoak digitalekin nola bateragarri egin izango da mintzagaia, besteak beste.