Datozen edizioetan gazteei zuzenduriko eskaintza eta bere nazioartekotzea daude bere erronka handien artean

‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ da IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiko mahainguruetako baten izenburua, datorren irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo dena.

Mahainguru horretako hizlarietako bat Manuel Gil izango da, Madrilgo Liburu Azokako zuzendaria alegia, itxi berri den 76 edizioaren ondoren estreinakoz hartu duelarik kargua, eta Azokaren balantzea oso positiboa izan delarik, bai emaitza ekonomikoen aldetik bati eta jendea erakartzeko ahalmenaren aldetik ere. Gaztelerazko edizioaren %99 Retiro Parkean dago Azokak irauten duen hiru asteetan zehar.

Gilek jada finkatua dagoen, jasangarria den eta Espainiako hiriburuan ohitura handia duen ekitaldi garrantzitsu honen lekukoa hartu zuen orduan. Bere iritziz, kultura ekitaldi garrantzitsu honen erronketako bat bere nazioartekotzea da. Sektoreko errealitateak eskatzen dituen euskarri berrietan beste irakurketa moduei heltzea, non ezagutza, informazioa eta entretenimendua klik batekin eskuratu daitezkeen, agerikoa dirudi. Irakurketa sustatzeko planak bultzatzea liburu azoken helburuetako bat da, zentzu horretan, mantendu beharreko gizarte eginkizun handia betetzen dute. Horregatik, irakurle berria sortzeko gazteei zuzenduriko eskaintza digitala Madrilgo Liburu Azokak duen gainditu beharreko ikasgai bat da bere zuzendariaren iritziz.

Aurtengo programazioan booktuber, instagramer eta pantailetan irakurketarekin harremana duten beste jarduerei arreta eman zaien arren, datorren edizioari begira, hiritargoaren segmentu horri zuzenduriko eskaintza handituko da programazioan.

IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiko parte hartzaileek beste liburu azokei buruzko informazioa zabaltzeko aukera izango dute ere, ‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ mahainguruan munduko geografiako beste puntuetatik etorritako hizlariak egongo baitira.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) literatura egileari eskainitako gure urteroko jardunaldiaren hurrengo edizioaren gaineko xehetasun gehiago zehazteko lanean gaude. Lau edizioren ondoren, ekitaldi hau argitalpen sektorearen inguruan hausnarketa egiteko topagune moduan finkatu da, eta modu berezian, sortzaileen oraingoarekin eta etorkizunarekin harremana duen ororen gainean hausnartzeko.

Aurki, gainontzeko hizlarien izenak aditzera emango ditugu. Aurrekoetan bezala, jardunaldia doakoa da baina tokiak mugatuak daude. 

IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian” Jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ondoko e-postan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.