Egileak gaur egun bizi duen errealitatea izango da berriro ere mintzagaia Bilbon
Laugarren urtez jarraian, Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) buru belarri dago ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jarduinaldiaren edizio berri bat antolatzeko. Ekitaldiaren data irailaren 15 izango da. Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndiga izango da berriro ere 10:00etatik 20:00 arte egingo diren solasaldien lekua.
Jardunaldiaren helburua, orain dela hainbat urtetatik hona liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak bizi duen eraldaketaren inguruan aritzea izango da, nagusiki egileei begira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza edukiko dugu berriro ere hori posible egiteko.
Egilearen IV Jardunaldia izango den honetan jorratuko ditugun gaien artean, irakurketa modu berri bat egongo da baina berria ez den formatu batetik abiatuz, nahiz eta pixkanaka zale gehiago eduki, audioliburua alegia.
Programatuko dugun beste mahainguruetako bat kultura kazetaritza tradizionalaren etorkizunaren inguruan arituko da, liburu gomendatzaile papera kontutan hartuz, bai eta irakurketak elkar banatzeko eta gomendatzeko modu berriak aintzat hartuz ere.
Aro digitalaren hasieran nazioarteko liburu azoken antolaketak, munduko puntu ezberdinetako hizlariak ekarriko ditu, hala nola Mexiko eta Frankfurtetik.
Aurreko edizioan izandako harrera ona kontutan hartuz, aurten bazkidearen booktuber unea espazioa errepikatuko dugu.
Argitaratzaileak, agenteak eta irakurle profesionalak elkartuko dituen mahainguru baten ondoren, irailaren 15eko arratsaldean, hainen lanak plataforma digitalen nola saldu egile independenteei irakasteko tailer bat antolatzen ari gara ere.
Aurki, Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) jada ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian haien partehartzea ziurtatu duten hizlarien izenak aditzera emango ditugu.
Ekitaldia doakoa da, baina Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako lekuak mugatuak dira, horregatik plaza erreserba egitea gomendatzen diogu bertan parte hartu nahi duen orori. Horretarako gurekin harremanetan jar daitezke Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoan, gaian #Autor17 jarriz.