Idazle nafarrak santuak Asiatik egindako ibilbidea jasotzen du 300 orrialdetan
 

Libros para la guerra. Forjando espadas liburuaren ondoren Javier Minaren azkena iritsiko da liburu dendetara, Tras las huellas de San Francisco Javier en Asia, un viaje al Extremo Oriente izenburuarekin. Donostian bizi den idazle nafarrak izenburu bat gehitu du Almuzara Argitaletxeko katalogoan 300 orrialde dituen bidaia liburu eta jesuita nafarraren bizitzaren deskribapenarekin.

Javier Minak dokumentazio lan zorrotza egin du, santu nafarrak Parisen unibertsitatea utzi eta Ekialde Urruna ebanjelizatzeko emandako pausoak jarraitzeko. Halaber, bere bizitzaren norabidea aldatzera eraman zuen barne eraldaketaren pasarteak jasotzen ditu, Ignazio Loiolakoarekin lotzen zuen adiskidetasunak eraginda.

Pasa den igandean El Diario Vasco egunkariak elkarrizketa bat eskaini zion Roberto Herrerok sinatua, eta hemendik deskagatzeko aukera dago ere.