Marisol Schulz, Guadalajarako Liburuaren Azokako (FIL) zuzendaria IV Egileraren Jardunaldian parte hartuko du
- Xehetasunak
FIL gaztelerazko argitalpen sektoreko topagunerik handiena da
IV ‘Egilera argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian, Marisol Schulz egongo da, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokako zuzendaria 2013tik. Datorren irailaren 15ean, Schulzek ‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ mahainguruan parte hartuko du munduko geografiako beste puntuetatik etorritako beste hizlari batzuekin batera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo delarik.
Javier Minaren azkena bidaia liburua eta San Frantzisko Xabierkoaren bizitzaren deskribapena da
- Xehetasunak
Idazle nafarrak santuak Asiatik egindako ibilbidea jasotzen du 300 orrialdetan
Libros para la guerra. Forjando espadas liburuaren ondoren Javier Minaren azkena iritsiko da liburu dendetara, Tras las huellas de San Francisco Javier en Asia, un viaje al Extremo Oriente izenburuarekin. Donostian bizi den idazle nafarrak izenburu bat gehitu du Almuzara Argitaletxeko katalogoan 300 orrialde dituen bidaia liburu eta jesuita nafarraren bizitzaren deskribapenarekin.
Madrilgo Liburuaren Azoka IV Egilearen Jardunaldian egongo da Manuel Gil bere zuzendariarekin
- Xehetasunak
Datozen edizioetan gazteei zuzenduriko eskaintza eta bere nazioartekotzea daude bere erronka handien artean
‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ da IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiko mahainguruetako baten izenburua, datorren irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo dena.
Aranzazu de Isusik bere bigarren kontakizun liburua aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Hitzaurrea Pedro Ugarte idazle bilbotarrak sinatzen du
Datorren ekainaren 28an, asteazkenez, Aranzazu de Isusi Cámara liburu dendan (Euskalduna 6, Bilbo) egongo da bere bigarren kontakizun liburua aurkezteko, Benditas luciérnagas izenburua daramana (Torremozas, 2017). Pedro Ugarterekin agertuko da, hitzaurrearen egilea baita. Aurkezpen ekitaldia 19:30etan hasiko da.
Gehiago irakurri: Aranzazu de Isusik bere bigarren kontakizun liburua aurkeztuko du Bilbon
Milioika irakurleengana iristea da Amazonek Bilbon egingo duen tailerraren helburua
- Xehetasunak
IV Egilearen Jardunaldiko autoargitalpenari buruzko tailerrak izaera praktikoa izango du eta edozein idazleri irekia izango da
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren itxiera ekitaldia, Carlos Liévano gaztelerazko Amazoneko Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduradunak emango duen autoargitalpenari buruzko tailer bat izango da. ‘Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zai’ da bere izenburua eta datorren irailaren 15ean egingo da, arratsaldez Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.