Berna González Harbourek ‘Las lágrimas de Claire Jones’ aurkeztuko du datorren astelehenean Bilbon
- Xehetasunak
María Ruiz komisarioa protagonista duen saileko hirugarren eleberria da hau
Datorren astelehenean, ekainak 19, 19,00etan, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia.
Sam Missingham audientziak sortzeko adituak, IV Egilearen Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia egingo du
- Xehetasunak
'Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’ da bere ponentziaren izenburua
Datorren irailaren 15ean, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo den IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamek egingo du. Ia hiru urtez HarperCollinsen Audientzien Kudeaketarako Zuzendari lanetan ibili ondoren, egileen jagole eta Europako audientzia sortzaile handienetako bat den aditu britainiar honek, pasa den apirilean bere enpresa proiektu propioa jarri zuen martxan, Lounge Books alegia.
Euskal alderdiek AEE/EIE-k antolaturiko kultura politikaren gaineko solasaldian euren jarrera agertu zuten
- Xehetasunak
EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE eta PPko parlamentariek jendarteari irekitako solasaldi batean parte hartu zuten
Bilboko Azkuna Zentroa– La Alhóngigak ‘Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldiak’ hartu zituen atzo, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) sustaturiko eta antolaturiko ekitaldia alegia eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten formakuntzetako bost bozeramaileek parlamentuko eztabaidatik ia beti urrun dauden gaien inguruan euren jarrera agertu dute. Hauen artean irakurketaren eta sorkuntzaren sustapena daude, edota argitalpenerako diru-laguntzak edo literatura egiletza.
Ray Lorigak ‘Rendición’ aurkeztuko du Bilbon, 2017 Eleberriaren Alfaguara Saria
- Xehetasunak
Eleberriak, bizi garen munduan egilea kezkatzen duten gaiak islatzen ditu
Datorren asteartean, ekainak 6, 19:00etatik aurrera, Ray Lorigak (Madril, 1967) Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhondigako Bastida Aretoan Rendición bere eleberria aurkeztuko du, 2017 Eleberriaren Alfaguara Saria jaso duen eleberria alegia. Sari hau bere XX ediziora iritsi berri da.
Aurkezpen ekitaldia, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen duen ‘Aurrez Aurre’ espazioaren baitan izango da.
Gehiago irakurri: Ray Lorigak ‘Rendición’ aurkeztuko du Bilbon, 2017 Eleberriaren Alfaguara Saria
Abel Amutxategik ‘La tienda del Señor Li’, 2017ko Ignotus Sarien eleberri finalista aurkeztuko du Bilboko Zientzia-Fikziozko Solasaldian (TerBi)
- Xehetasunak
Aurtengo TerBi-aren programak bi mahainguru ditu idazle ogibidearen inguruan
Datorren larunbatean, ekainak 3, Abel Amutxategik Bilboko Zientzia-Fikziozko Solasaldiaren Urteroko Jardunaldian (TerBi) parte hartuko du, Bilboko La Bolsa Auzo-Etxean egingo delarik (Pelota kalea, 10), 11:00etatik 13:30etara.