FIL gaztelerazko argitalpen sektoreko topagunerik handiena da
IV ‘Egilera argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian, Marisol Schulz egongo da, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokako zuzendaria 2013tik. Datorren irailaren 15ean, Schulzek ‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ mahainguruan parte hartuko du munduko geografiako beste puntuetatik etorritako beste hizlari batzuekin batera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo delarik.
Schulzentzat, Interneteko salmentek garrantzia handiagoa duten garai hauetan, liburu azokek funtsezko papera dute irakurleen arteko topagune moduan. Bere iritziz liburua eta irakurketa promozionatzeko tresna nagusietako bat izaten jarraitzen dute.
Nazioartean FIL moduan ezagutua, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azoka gaztelerazko argitalpen sektorean topagunerik handiena da. 2016an 800 mila bisitari jaso zituen eta liburuaren 20 mila profesional baino gehiago elkartu zituen. 2017ko FIL azaroaren 25tik abenduaren 3ra egingo da eta Madrid ohorezko gonbidatu moduan jasoko du.
Marisol Schulz
Historian Lizentziaduna da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) eta 35 urte baino gehiago daramatza argitalpen lanetan eta irakurketaren promozioan. Beste kargu batzuen artean, Santillana Taldean bere kudeaketa nabarmentzekoa da, argitaratzaile exekutibo moduan jardun baitzuen, bai eta argitalpen orokorretarako argitalpen zuzendari eta Mexikon Taurus eta Alfaguarako zuzendari moduan ere. Schulz mila izenburu baino gehiago argitaratu eta plazaratu ditu, horien artean Carlos Fuentes, Mario Vargas Llosa, José Saramago, Mario Benedetti edo Arturo Pérez-Reverte bezalako idazleen lanak daudelarik. 2010ean LéaLA-ko zuzendaritza hartu zuen, Guadalajarako Unibertsitateak Los Angeleseko hirian sortu zuen gaztelerazko liburuaren azoka alegia, eta hortik gaztelerazko liburuaren promozioan eta hedakuntzan jarduten da, bai eta Estatu Batuetan hizkuntza horren sendotzean ere.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, lau edizioren ondoren ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia argitalpen sektorearen inguruan hausnarketa egiteko topagune moduan finkatu da, eta modu berezian, sortzaileen oraingoarekin eta etorkizunarekin harremana duen ororen gainean hausnartzeko. Aurki, gainontzeko hizlarien izenak aditzera emango ditugu. Aurrekoetan bezala, jardunaldia doakoa da baina tokiak mugatuak daude.
IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian” Jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ondoko e-postan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.