Frankfurteko Liburuaren Azoka sektorean joera berrien sinonimoa da 

Marifé Boix García, Frankfurteko Liburuaren Azokaren lehendakariordea izango da liburuaren azoken etorkizunaren inguruan arituko den adituetako bat IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian.

Datorren irailaren 15ean, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan, liburuaren nazioarteko azoka nagusietan inguru analogikoak digitalekin nola bateragarri egin izango da mintzagaia, besteak beste.

Erronka horretan Frankfurtekoa aitzindaria da, 90eko hamarkadan jada digitalari eskainitako espazio bat sortu baitzuen, teknologia eta digitalizazioari buruzko hitzaldiak programatuz. Ordutik aurrera sektore barruan joera markatu du berrikuntzari dagokionez erreferente handia bilakatuz. 2016an alor anitzetatik zetozen Alemaniako 50 startup elkartu zituen, haien produktuak eta zerbitzuak aurkeztuz, datu eta metadatu bankuetatik, ordainketa ereduetatik pasatuz, e-learning, plataforma kolaboratiboak eta storytelling tresnetaraino.

Pasa den martxoan Espainiak 2021eko Frankfurteko Liburuaren Azokaren edizioan ohorezko gonbidatu izatea eskatu zuen. Marifé Boix García izan zen Fernando Benzo Kultura Estatu idazkariarekin elkarrizketa izan zuenetako bat, eskaera hori helarazteko. 2021ean 30 urte beteko dira Espainia ohorezko herrialde gonbidatu izan zenetik Frankfurter Buchmessen.

Marifé Boix 

Frankfurteko Liburuaren Azokako lehendakariorde da 1992tik. Business Development Southern Europe, Latin America departamentuko buru da, non enpresen garapenean jarduten duen bai eta Frankfurteko Liburuaren Azkokak eskualde horretan egiten dituen jardueren plan estrategikoen garapenean, eta ekitaldian parte hartzen duten herrialdeetako profesionalek garatzen dituztenenak ere. Azokaren ohorezko gonbidatuaren arduraduna izan da hiru ediziotan: 2007 (Kataluniako kultura), 2010 (Argentina) eta 2013 (Brasil). 2012tik CONTEC antolatzen du Amerika Latinoan, argitalpenaren eta berrikuntzaren profesionalen arteko hausnarketa gunea eta topagunea alegia.

IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian Manuel GilMadrileko Liburuaren Azokako zuzendariarekin batera eta Marisol SchulzGuadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokako zuzendariarekin batera egongo da mahainguruan.

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, lau edizioren ondoren ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia argitalpen sektorearen inguruan hausnarketa egiteko topagune moduan finkatu da, eta modu berezian, sortzaileen oraingoarekin eta etorkizunarekin harremana duen ororen gainean hausnartzeko. Aurki, gainontzeko hizlarien izenak aditzera emango ditugu. Aurrekoetan bezala, jardunaldia doakoa da baina tokiak mugatuak daude.

IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian” Jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ondoko e-postan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.