Egile bilbotarra bere lanak Avilésen aurkeztuko eta sinatuko dituen 120 idazleetako bat da
Celsius 232 Jaialdia urtero egiten da Avilésen eta beldurrezko, fantasiazko eta zientzia fikziozko literaturari eskainita dago. 2016an 40.000 pertsonak parte hartu zuten. Aurtengo edizioa uztailaren 19 eta 22 bitartean izango da.Abel Amutxategi bere irakurleekin 20 eta 21 egunetan egongo da.
Joe Abercrombie, Joe Hill edo Lisa Tuttle bezalako egile garrantzitsuak bertan edukitzeaz gain, umorearen eta genero literaturaren arteko harremanak jaialdiko programaren zati handi bat ardaztuko du. Horren baitan egongo da Abel Amutxategiren partaidetza.
Datorren ostegunean, uztailak 20, 18:30tik 19:30ra, Su muerte, gracias aurkeztuko du “Umorea genero literatura nazionalean” izenburua daraman jarduera karpan antolatutako ekitaldi kolektibo batean, Sergi Escolano (Másters del Multiverso); Ángel Sanchidrián (Tres enanos y pico); eta Pablo García Maeso (Sopa de elegidos) egileekin batera. Hauek guztiak Manuel Estébanezekin batera agertuko dira.
Hurrengo egunean, uztailak 21 ostiralez, 18:00etatik 22:00etara, Su muerte, gracias etaLa tienda del señor Li liburuen aleak sinatzen egongo da Bosque Mitago liburu dendaren etxolan.