Literatura eta politikaren inguruan solastera gonbidatu ditugu alderdi politikoak
- Xehetasunak
EAJ, EH Bildu, Podemos, PSE eta PPk literatura sorkuntza, argitalpena etairakurketa sendotzeko haien proposamenak azalduko dituzte
Datorren ekainaren 9an, Bilboko Azkuna Zentroa- La Alhóndigan, 12:00etatik aurrera ‘Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldiak’ egingo dira, gure Elkarteak sustatutako eta antolatutako ekitaldia. Deialdi honen helburua euskal alderdi politikoek, ia beti parlamentuko eztabaidatik kanpo egon den gaiaren gaineko haien jarrera azaltzea izango da, hots irakurketaren sustapena, literatura sorkuntza edota argitalpen sektorearen sendotzea.
Gehiago irakurri: Literatura eta politikaren inguruan solastera gonbidatu ditugu alderdi politikoak
Pedro Ugarte ‘Gabriel García Márquez’ Ipuinaren Hispanoamerikako Saiaren IV edizioan parte hartzeko hautatutako idazleen artean
- Xehetasunak
Sari hau generoko garrantzitsuenetako bat da
Kultura Ministerioak eta Kolonbiako Liburutegi Nazionalak berriki iragarri dute ‘Gabriel García Márquez’ Ipuinaren Hispanoamerikako Sariaren IV edizioan sailkaturiko idazle eta ipuin liburuen zerrenda. Pedro Ugartek Nuestra historia liburuarekin parte hartuko du eta 14 herrialde ezberdinetatik datozen beste 90 egileen zerrendan sartu da Nobel kolonbiarraren oroimenean antolaturiko sari honetan. Bost finalistak urriak emango dira aditzera.
Espido Freirek ‘Llamadme Alejandra’ 2017ko Azorín Sariaren eleberri irabazlea aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Eleberriak Alejandra Romanov azken tsarinaren bizitza kontatzen du
Datorren asteartean, maiatzak 23, 19:00etatik aurrera, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan. Oraingoan, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak Espido Freire (Bilbo, 1974) izango du mintzakide. Egileak ‘Llamadme Alejandra’ bere eleberria aurkeztuko du, 2017ko Azorín Saria, Alikanteko Diputazioak eta Planeta argitaletxeak elkarrekin antolatzen dutena.
‘Memorias de una niña del franquismo’ Biografías Personales argitaletxearen azken izenburuaren aurkezpena Sabadellen
- Xehetasunak
Eleberria izaera intimista duen istorioa da eta fondo argiki autobiografikoa du
Datorren ostiralean, maiatzak 19, 19:00etan, Manuela Pérez Cañaveras idazlearen Memorias de una niña del franquismo eleberria aurkeztuko da Sabadelleko La Llar del Llibre liburu-dendan. Eleberria Beatriz Celaya zuzendari duen Biografías Personales argitaletxe bilbotarrak argitaratu du.
Ondarreta Abesbatzak 50 urte bete ditu eta ospatzeko bere historiari buruzko liburu bat argitaratu du
- Xehetasunak
Lana Biografías Personales argitaletxeak argitaratu du eta Getxoko Udala da babeslea
Pasa den apirilaren 27an, Areatzan Getxo Elkartegiako ekitaldi aretoa beterik egon zen Areatzako abesbatzaren historia azaltzen duen liburuari ongietorria emateko. Lana Beatriz Celaya zuzendari duen Biografías Personales argitaletxe bilbotarrak argitaratu du eta Getxoko Udaleko Kultura Ikasgela da babeslea. Azalaren diseinua eta maketazioa Sergio Verdek egin du.