Laugarren urtez jarraian, pasa den ostiralean, irailak 15, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren aitzakiarekin, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan programatu ziren mahainguruetan hogei profesional baino gehiago elkartzea lortu genuen. Halaber, argitalpen munduko profesional kopuru handia bertaratu ziren (argitaratzaileak, itzultzaileak, zuzentzaileak…) bai eta egileak ere, publiko moduan hizlariek sortutako eztabaidetan era aktiboan parte hartuz.

Egilearen ikuspuntutik, ekitaldi hau antolatzerako orduan gure helburua zera da, liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak orain dela urte batzuetatik hona jasaten ari duen eraldaketa prozesua ikertzen jarraitzea. Hori posible egiteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa izan dugu berriro ere.

Irakurle berriak aurkitzeko zein estrategia jarraitu, irakurketarako modu berri bezala audioliburua merkatuan sartzea, aro digitalean liburuaren azokek aurre egin beharreko erronkak, hedabide analogikoetan jarduten den kultura kazetaritzaren etorkizuna, bai eta autoargitalpena izan dira Egilearen IV Jardunaldiko eztabaida foko nagusiak. Streaming bidez eman zen Elkarteko web orrialdean. Aurkezpena Jöel López idazle eta kazetariaren esku egon zen.     
Jarraian azpimarragarriak iruditu zaizkigun ondorio batzuk nabarmendu ditugu:

  • Egilea eta irakurlea “emantzipatu” egin dira. Argitaletxe batekin argitaratzen badute bai edo aukera autoargitalpena denean, irakurleak aurkitu eta leialtzeko egileak bere marketing digital kanpaina propioa jarri beharko du martxan bere obrari ikusgarritasuna emateko. Horrek trebetasun (digital) sorta bat eskura izatea eskatzen du, bai eta sare sozial egokiak kudeatzea. Irakurleek aldiz, eta murgildurik gauden eraldaketa digitalaren ondorioz, preskripzio ahalmena irabazi dute. Internetek liburuak gomendatzeko doako plataformetara iristea erraztu du, erabiltzaileen aldetik horien ezagupenak eta erabilerak gora eginez.

  • Kontsumo ohiturak irakurketarengan eragina izan dute ere. Zentzu horretan, liburua aisialdirako eskaintza handi batekin lehiatzen da, sektore honetako aktore nagusiek irakurleari bere edukiekin iristeko erronka handiari aurre egin behar dietelarik. Horrek ere azaltzen du kultura industria honekin harremana duten negozio eredu ezberdinak denboran zehar bata bestearen ondotik, arrakasta handi edo txikiagoarekin, etortzea.

  • Egileak formatu berrietara irekiak daude. Garrantzitsuena bere istorioak irakurriak izatea da, dela paperezko formatuan edo digitalean, edota entzunak izatea ere (audioliburua). Irakurketa formatuak hortaz, ez dira posible diren kanal guztietatik bere obra hedatzeko oztopo bat. Horietara egokitzea erronka bat da ordea, bai argitaratzaileentzako bai eta irakurleentzako ere.

  • Hedabide analogikoetatik jarduten den kultura kazetaritza, errealitate berriari aurre egiteko eraldatzen bada bakarrik biziraungo da: irakurlea geroz eta ohituagoa dago pantailako irakurketari eta Internetek eskaintzen duen berehalakotasun dinamikan hazi da. Literatura kritikari bere orrietako zati bat eskaintzen dituzten kultura eranskinek hala ere bizitza luzea dute, horiek argitaratzen dituzten hedabideek duten kalitatea eta ospea mantentzen laguntzen baitute.

  • Liburu azokak osasuntsu daude eta egile, argitaratzaile eta irakurleentzako topagune izaten jarraitzen dute, baina bere etorkizuna bermatzeko inplikaturik dauden aktore guztien beharrizanei erantzuna eman behar diete. Digitalizazioa bere egokitze teknologiko prozesuetara sartu beharko da bere estrategia globalaren zati eginez.

  • Liburu baten argitaratzeak ez du bere salmenta ekartzen. Edozein kasutan, gutxieneko kalitate bat bilduz iritsi beharko da merkatura. Horrek jardueraren profesionalizazioa eskatzen du, bai obra argitaletxe tradizional baten katalogoan sartzen bada, bai eta autoargitaratutako liburu bat bada.

Jardunaldiaren garapenean iritzi asko entzun ziren, bai hizlarien aldetik bai eta publikoaren aldetik ere. Programazioaren ordena jarraituz, jarraian azpimarragarrienetako batzuk nabarmentzen dira:     


Sam Missinghamen eskutik inaugurazio hitzaldia: ‘Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’


“Edozeinek liburuak gomendatzeko eta horiei buruz hitz egiteko aukera da eraldaketa digitalaren emaitzetako bat. Garrantzitsuena elkarrizketa horretan egotea da”. Hitz hauekin, Sam MissinghamLounge Books web plataformaren sortzailea eta CEO eta audientzien sorreran eta argitalpen sektorerako marketing modu berrietan aitzindariak, jendartea liburuei buruzko elkarrizketetan parte hartzera deitu zuen, sare sozialetan bai eta irakurle plataforma eta komunitateetan elkarrizketa horiek ematen ari baitira. Missinghamek ziurtatu zuenez “XXI mendean egileen erronka handia bere irakurleak Interneten ozeano erraldoian aurkitzea da”. Elkarrizketa hau gertatzeko tokirik egokienak, bere iritziz “Twitter, Facebook eta Goodreads dira”, baina egileei zuzendu zitzaien hauei gomendatzeko bere liburuei buruz %20 bakarrik hitz egin dezaten eta gainontzeko %80 beste gauzei buruz egin dezaten, horrela spam egiteagatik salatu ez ditzaten. Hauek eta marketing digitalari buruzko beste gako batzuei esker, bere lan metodologiak bertaratutako publikoaren txalo zaparrada jaso zuen.


Mahaingurua: ‘Audioliburua, irakurketa modu berri bat’

11:00ak aldera audioliburuari eskainitako mahainguru bat egin zen. Entzundako literaturak duren rolari buruz topaketa profesional batean eztabaidatzen den lehen aldia izan da. “Entzutea irakurtzea ote den” galdera planteatzeaz gain, bai eta merkatuan sartzearekin irakurle profil berri bat agertuko ote den galderarekin, formatu honi erreferentzia egiten dizkien aspektu ugari ikertu ziren. Mahaia Margarita Guerrerok moderatu zuen, hots Bookwireko Espainia eta Latinoamerikarako zuzendaria, eta partaideak honakoak izan ziren: Pau Centellas, ADAL Literatura Agentzien Elkartekon presidentea; Maribel Riaza, Storytelen Argitaletxeekin Harremanetarako Alorreko arduraduna; eta Iría Álvarez, Penguin Random House argitalpen talde multinazionalean Online Negozioaren Garapenerako eta Business Intelligence zuzendaria.

“Egilea formatu honetara irekita dago, ziurtatu zuen Pau Centellasek. Bere aldetik Maribel Riazak esan zuenez argitaletxeek oso harrera ona ematen ari diote audioliburuari bere edukientzako euskarri berri moduan, nahiz eta “ezjakintasun handia sumatu”. Hala ere, Storytel plataformako ordezkaria, zeinak gaur egun 3.000 audioliburu baino gehiagoko katalogoa duen, Penguin Random Houseko (megustaescuchar) ordezkariarekin batera, azken honek 250 audioliburuko katalogoarekin amaituko duelarik urtea, dira merkatu espainiarren barruan audioliburuetan lider nagusiak.     

Beste mintzagai batzuk honakoak izan ziren: ahotsen kalitatearen garrantzia irakurleen formatu berri hau onartzeko, bai eta bere ekoizpen kostu handia, nahiz eta horiek ziur behera egin edukiak kontsumitzeko aukera moduan finkatzen den heinean.


Mahaingurua: ‘Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna’

Eguerdiarekin batera eta Concha Barrigós Agencia EFEko Kultura eta Ikuskizunetarako erredaktore nagusiak moderaturik, honakoak eseri ziren eztabaida mahaian: Guillermo Busutil idazle, kazetari eta Mercurio literatura gaurkotasunari buruzko aldizkariko zuzendaria; César Coca, El Correo egunkariko Zuzendaritzara atxikia eta Territorios de la Cultura eranskineko arduraduna; eta Winston Manrique, WMagazín literaturari buruzko komunikabide digitaleko zuzendaria eta El País egunkariko kolaboratzailea. “Zer egin dezake kultura prentsak egileen alde?” galderari helduz, kulturari eskainitako hedabideetan zein egile edo argitaletxe mota agertu daitezkeenaren gaineko iritzi ezberdinak marraztu dira. “Euskarria idazlearen abala da”, azpimarratu zuen Guillermo Busutilek kultura aldizkariek edo eranskinek bertako orrialdeetan tokia lortzen duten egileei eskaintzen dien kalitate ezaugarriari so eginez.

Eztabaida autoargitaratutako egileek hedabideen aldetik jasotzen duten tratamenduan fokatu zen jendartetik egindako galdera txandan, hizlari guztiak ados agertuz argitalpen baten atzean argitaletxe bat egotea ezinbesteko baldintza dela aipamen bat lortzeko. Argitaletxea abal bat da, nazio mailako banaketa zirkuitoetan sartzea bezalaxe.    

Kultura kazetaritzaren etorkizunari dagokionez, Winston Manriquek eraldaketa baten alde egin zuen, “ezin baitugu atzoko egunkaria irakurtzen jarraitu”, bien bitartean César Cocak adieraziz kultura kazetaritzak errazagoa zuela “azken orduko berriak ez baitu hainbesteko baliorik”.


Mahaingurua: ‘Liburu azokak aro digitalean’

Hurrengo mahaia liburu azoka ugaritako ordezkariek osatu zuten, mundu mailakoak (Frankfurt), gaztelerazko esparrukoak (Guadalajara eta Madril) eta tokiko esferakoa ere (Bilbo). Analogikotik geroz eta urrunago dagoen mundu batean ekitaldi hauen rola eta irakurle publikoarekin lotura zuzen moduan duten garrantzia, bai eta digitalizazioak liburu azokei nola eragiten dien galdera izan ziren hizlariek jorratu zituzten galderak, hots Manuel Gil Madrileko Liburu Azokako zuzendaria; Marisol Schulz, Gudalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokako arduraduna; Marifé Boix, Frankfurteko azokako presidenteordea, eta Asier Muniategi, Bilboko Liburu Azokako zuzendaria izango dira mintzakideak. Arantxa Mellado izango da moderatzailea, hots argitaletxeetarako metadatuen kudeaketa eta tratamendurako softwarean aditua.

Liburu azoken erronketako bat nazioartekotzea izaten jarraitzen du, funtsezkoa baita argitaletxeen ordezkari gehiagori tokia egiteko. “17 egunetan 2 milioi pertsonak baino gehiago bisitatu gaituzte, ziurtatu zuen Manuel Gilek, eta bolumen honekin edozein proposamen mota onartzeko jarrera irekia dugu”.
    
Azoka hauetara joaten diren egile motak direla eta, Frankfurten “egile independenteak profesionalak bailitzan tratatzen ditugu”, azpimarratu zuen Marifé Boixek, bien bitartean Marisol Schulzek adieraziz egile autoargitaratuenak baino, argitaratzaile independenteen eskaera asko jasotzen dituztela.        

Argitaratzaile elkarteek eskatutako kanonak versus liburu saltzaileak liburu azoka zehatz batean etxola edo stand bat okupatzeko eskubideak ematen dion erakusle izaera izan zen eztabaiden artean nabarmendu zen bat.


Booktuberaren unea

16:30etan booktuberaren unea iritsi zen. Egilearen Jardunaldiko atal hau Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) bazkideei minutu batzuk emateko asmoz diseinatu da, nahi duten egileek bere obra jendartean “saltzeko”. Parte hartzaileak honakoak izan ziren: Abel Amutxategi, Ager Aguirre, Ana Francia, Nekane González, José Antonio Martín Acosta, Javier Gil, Gabriel Olamendi, Cristina Romea, Iñaki Sainz de Murieta, Oskar Molina, Aranzazu de IsusiJosé Serna eta Jorge Urreta.

Aurreko edizioan bezalaxe, ekimen honek oso harrera ona izan zuen publikoaren aldetik, aurkezten ziren liburuen salmenta gertatuz Jardunaldiko atsedenaldi ugaritan.


Mahaingurua: ‘liburu bat argitaratua izateko sekretuak’

17:15etatik aurrera idazle batek bere liburua argitaratua izan dadin eman beharreko pausoak eman ziren aditzera. Liburuaren digitalizazioan aholkulari aditua den Bernat Ruiz Domènechek moderatuko zuen eta partaideak honakoak izan ziren: Juan Casamayor, Páginas de Espuma-ko argitaratzailea; Gregori Dolz, Alrevés Editorial argitaletxean eginkizun bera duena; Berta Bruna, literatura agentea; eta Núria Ostáriz, irakurle profesionala.  

Mahaian ondori honetara iritsi ziren “idazle askoren arrakasta jende askok egiten duen lan kopurutik dator”, Berta Brunaren hitzen arabera. Gregori Dolzek idaztearen eta argitaratzearen jardueren arteko ezberdintasuna aipatu zuen, “azken hau landu beharreko gauza baita”, azpimarratu zuen. Juan Casamayorek bere aldetik, idaztearen eta argitaratzearen arteko ezberdintasuna egiten zuen: “idazleek ez dituzte liburuak idazten, eskuizkribuak baizik”, liburu baten sorreran argitaratzailearen rola aldarrikatuz, azkenaldiko autoargitalpenaren fenomeno geroz eta arrakastatsuagoari erreferentzia argia eginez. Azken honi buruz, Núria Ostárizek egile hipotetiko bati galdegin zion: “autoargitaratzen duzuenean ez duzue obra profesionalizatzen, zuen istorioa kontatzen ari zarete”.  


Tailerra Carlos Liévanoren eskutik, hots gaztelerazko Amazon KDPko Managerra: ‘Autoargitalpena: miloika irakurle daude zure zai’

Egilearen IV Jardunaldia Carlos Liévanok, hots gaztelerazko Amazon KDPko (Kindle Direct Publishing) managerrak emandako tailer baitekin itxi zen. Autoargitalpenaren enpresa handiak nola pentsatzen duen ulertzea zen Jardunaldi honetako helburuetako bat. Plataforma honen bitartez, online salmentako multinazionalak liburuen argitarapena demokratizatu du, mundu guztiko egileen esku jarriz bere obrak argitaratzeko ametsa, azalaren diseinutik hasiz banaketa herrialdeak erabakitzeraino, bere formatu edo salneurria ere bere esku jarriz. Prozedimendu honekin, egile independenteek haien obretako batzuk best seller bihurtzea lortu dute.

Tailerrean argitalpen prozesuaren erakusketa erreal bat eskaini zen, bere praktika onenetako batzuk erakutsiz. Pedro Urvi eta Davis Valois egon ziren bertan, prozedimendu honekin supersalmenta izatea lortu duten egile gonbidatu moduan, haien literatura esperientzia KDPrekin hasi baitzuten. “Gurekin, 180 herrialdeetako irakurleen esku jartzen dituzte egileek euren obrak”, ziurtatu zuen Carlos Liévanok, plataforma honek eskaintzen duen sarbide globalari erreferentzia eginez, “liburua deskribatzerako orduan kalitatearen, metadatuak sartzearen eta azala zaintzearen garrantzia” azpimarratuz ondoren, arrakasta lortzeko ezinbesteko pauso baitira. Pedro Urvik nabarmendu zuenez “garrantzitsua da liburuak paper formatuan ere edukitzea Amazonen salmenta zerrendetan hobe kokatzeko”, bien bitartean David Valoisek bere arrakasta obra baten ekoizpenaren aspektu gakoetan justifikatuz, zehazki, “testuen zuzentasun zorrotzean, bai eta azalaren arretan”.

Aditu guztiak entzun ondoren, sektoreko mugak lausotu egin direla ondorioztatu genuen. Egileen eta irakurleen emantzipazioa aldaketa handi honen erdian dago. Digitalizazioari esker izan da posible emantzipazio hau eta agian ingurune berri horiek berriro marraztea da datozen urteetan sektore barruan eztabaida markatuko duena.     


Gu, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE), argitalpenaren mundu zirraragarri honetako aktore guztientzako norabide itsasargia izaten saiatzen jarraituko dugu.

Partaideen artean banatutako gogobetetze inkestaren emaitza ikusteko, hemen.