Gaur irailak 22, ostiralez, 19:30etan Cámara liburu dendan (Euskalduna kalea 6, Bilbo) Ángela Sernak Máscaras para no enloquecer izenburua daraman bere poema liburu berria aurkeztuko du, Celya argitaletxeak argitaraturik. Egileak Julián Borao poeta eta Patricia Furlong Radio Vitoriako kazetaria izango ditu mahaikide.

«Ángela Sernak bizi den moduan eta baita ere irakurtzen duen moduan idazten duela onartzen du. Bizitzak urratu besterik ez egitearekin ez da konformatzen. Bizitzak bera zeharkatzea onartzen du. Ez du kerik irakurtzen, sua baizik. Horregatik aurkitu daiteke hainbeste sustantzia bere ez erotzeko Maskaretan, hainbeste funts, hainbeste jakituria». 
Ángel Guinda. Hitzaurretik hartua