Lehen mailako Europa eta Latinoamerikako hogei hizlarik argitalpen sektorearen errealitate berriari buruzko euren ikuspegiak azalduko dituzte
Atsegin handiz aurkezten dugu ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren programa, datorren irailaren 15ean egingo dena Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan.
Jardunaldi honen zergatia
Liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak orain dela urte batzuetatik hona jasaten ari duen eraldaketaren inguruan argitzen laguntzea da helburua. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa jaso dugu berriro hau posible egiteko.
Argitalpen sektorea etengabeko eraldaketan dago, geratzeko etorriak diren aldaketekin. Eta bilakaeran jarraituko dute: hor daude irakurketa gailu berriak, salmenta, irakurketa eta banaketa plataforma berriak, sare sozialak, algoritmoen bidezko erosketa erabakien neurketa, autoargitalpena edo booktubers-en fenomenoak. Sektoreak ez du egoera horretara egokitzea eta aldaketa guzti hauek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea beste aukerarik.
Horregatik, jada bere laugarren edizioa egingo duen ekitaldi hau antolatzearen beharra, egileak inguru berrietara hurbiltzen saiatzeko, bitartekari berriak ezagutu ditzaten eta gutxienez zein merkatu berritan lehiatu beharko duten ezagutu dezaten.
Gure bazkideen presentzia edukitzeaz gain, idazten hasi baino lehen gai hauei buruz informazioa jaso nahi duen oro gonbidatu nahiko genuke. Baita ere argitaratzaileak, literatura agenteak, liburu saltzaileak, banaketa plataformak eta liburuzainak, edo liburu bat jada liburu bat bakarrik ez dela ikasi nahi duen oro, askoz gehiago baita!
Egitaraua
Datorren edizioaren inaugurazioa Sam Missinghamen esku egongo da, aditu britainiarra, egileen jagole eta Europan audientzia sortzaile handienetako bat izateagatik ezaguna dena alegia. Bukatzeko autoargitalpen tailer bat emango du Carlos Liévanok, hots gaztelerazko Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduraduna. Azken urteko esperientzia positiboa kontutan izanda, Bazkidearen booktuber unea errepikatuko dugu. Egitarauaren gainontzekoa gai ezberdinen gaineko mahainguruak dira eta sektoreko profesional entzutetsuak elkartuko dituzte.
Jarraian programazioa xehatuko dugu. Deskargatzeko sakatu hemen.
9:30-10:00 | Aurkezpena. María Eugenia Salaverri, AEE/EIE-ko presidenteak irekiko eta aurkeztuko du IV Egilearen Jardunaldia. |
|
10:00-10:45 | Inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamen eskutik, Lounge Books web plataformako Fundatzailea eta CEO: ‘Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’. |
|
11:00-11:45 | Mahaingurua: Audioliburua, irakurketa modu berri bat Partaideak: Pau Centellas, ADALeko presidentea; Maribel Riaza, Storytel-en Argitaletxeekin Harremanen Alorraren Arduraduna; Iria Álvarez, Penguin Random House-n online negozioaren garapen eta Bussiness Inteligence Zuzendaria. Moderatzailea: Margarita Guerrero, Espainia eta Latinoamerikarako Bookwire-ko zuzendaria. |
|
12:00-13:00 | Mahaingurua: Kultura kazetaritzan paper formatuaren etorkizuna Partaideak: Guillermo Busutil, Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria; César Coca, El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna; Winston Manrique, WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko Kolaboratzailea. Moderatzailea: Concha Barrigós, Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia. |
|
13:15-14:15 | Mahaingurua: Aro digitalean liburu azoken erronka Partaideak: Manuel Gil, Madrileko Liburu Azokako Zuzendaria; Marisol Schulz, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako Zuzendaria (Mexiko); Marifé Boix, Frankfurteko Azokako Presidenteordea; Asier Muniategi, Bilboko Liburu Azokako Zuzendaria. Moderatzailea: Arantxa Mellado, DataLibri-ko Fundatzaile eta Zuzendaria. |
|
14:30-15:45 |
|
A t s e d e n a l d i a / b a z k a r i a |
16:00-17:00 | Bazkidearen booktuber unea Partaideak: Abel Amutxategi, Ager Aguirre, Ana Francia, Agustín Mamolar, Nekane González, Agustín Hurtado, José Antonio Martín Acosta, Javier Gil, Gabriel Olamendi, Cristina Romea, Iñaki Sainz de Murieta, Oskar Molina, Aranzazu de Isusi, José Serna y Jorge Urreta. |
|
17:15-18:15 | Mahaingurua: Liburu bat argitaratua izateko sekretuak Partaideak: Juan Casamayor, Páginas de Espumako Argitaratzailea; Gregori Dolz, Alrevés Editorial argitaletxeko Argitaratzailea; Berta Bruna, Literatura Agentea; Núria Ostáriz, Irakurle profesionala. Moderatzailea: Bernat Ruiz Domènech, liburuaren digitalizazioan aditutako Aholkularia. |
|
T a i l e r r a |
||
18:30-20:00 |
Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zain
|