Egile donostiarra 2017ko Haur eta Gazteentzako Literatura Verbun Sariaren irabazleetako bat da

Leyendas de Madrid. Secretos, historias ocultas y curiosidades sobre la capital de España da 2017ko Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Saria irabazi zuen antologiaren izenburu osoa, eta aurki liburu dendetan egongo da. Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) bertan parte hartu duten zortzi egileetako bat da La calle de los mancebos bere kontakizunarekin. Saria pasa den apirilaren 12an eman zen eta Verbum argitaletxeak antolatua da.

Kontakizunaren izenburuaren zergatia Madrileko txoko honi izena ematen dion zeramiken istorioan datza. Kondairak dioenez, bi gazte Palentziatik ekarri eta bertan atxilotu zituzten, Apezpikuaren Jauregiko dorreko teilatutik Enrique I erregea kolpatu eta hil zuen teila bat jaurtitzea egotzita. Hortik aurrera, Sainz de Murietak gazteentzako kontakizun atsegina eta hein batean ganberroa idatzi du. La calle de los mancebos liburua, protagonistek klaseko lan bat egin beharko balute bezala idatzia dago, hiriburuko kondaira xelebreak aditzera emateko. Horregatik dabiltza beti Madrileko zona ezberdinetan barrena kamera eskuan.

Antologiaren zati diren beste egileak honakoak dira: Inmaculada Linares Sillero, Carlos López Pérez, Mª Carmen Lafuente Laín, Marisol Puche Salas, Hugolina G. Flink, Pola Gutiérrez Alegre eta Julia Rosa Vázquez.

Sinopsia 

Madril hiru milioi biztanle baino gehiago dituen hiri bat da, eta bere eguneroko joan etorriak, bere milaka autoak eta ia denen presen arren, oraindik ere bada kondairentzako, betiko misterioentzako eta iraganeko ahotsentzako tokirik. Espainiako hiriburuak bere historian zehar gertakari historiko ugari bizi izan ditu, bere kale, plaza eta eraikinetako askotan paisaia berezi bat margotuz. Hiriek, bere milaka pertsonekin eta bakoitzaren bizitzekin, izaera berezia eta pertsonalitatea ematen dien esperientzia eta gertakizunak gordetzen dituzte urteetan zehar. Madril horietako bat da, urteen poderioz modu nabarmenean aldatu den metropoli bat eta edozein iskinatan, zebra pasabide bat gurutzatzean edo bere parkeetako batean sartzean hitz egin diezazukeen milaka ahots gordetzen ditu. Orrialde hauetan irakurleak bitxikeriak, pasadizoak eta ezkutaturiko munduak aurkituko ditu hainbat toki esanguratsuetan, hala nola de los Mancebos kalean, Retiroan, Alcalá atean, Manzanaren ibaian edo Errege Posta Etxean.