Penguin Random Houseren Suma de Letras zigilupean argitaratuko da

Pasa den irailaren 14ean Bartzelonan Penguin Random House Argitalpen Taldearen egoitzan egindako gala berezi batean I Caligrama Sariak eman ziren bere hiru kategoriatan: Best-Seller, Talentua eta Promesa. Horietako bat, Talentu Saria, Fernando García Pañedarentzako izan zen Operación Black Death bere eleberri historikoagatik, bertan ekintza gerra ondorengo Espainian garatuz. Penguin Random House Argitalpen Taldearen Suma de Letras zigilupean argitaratuko da.

Idazle bilbotarra www.megustaescribir.com autoargitalpen plataforman aurretik argitaratu duen egileetako bat izateagatik irabazi du sari hau, plataforma hori 2016an Caligrama izena hartu zuelarik. Penguin Random House Argitalpen Taldeak bere katalogoan dauden meritu handieneko lan autoargitaratuak aditzera emateko antolatzen ditu Caligrama Sariak. Zentzu horretan, Caligrama da autoargitalpenaren eta argitaletxe tradizionalaren artean zubiak eraikitzen dituen lehen zigilua.

Operación Black Death-en sinopsia

Bi trama gurutzatu dituen intriga eleberria da: lurralde neutral batean elkarren aurka dauden bi bandoen arteko espioitza, eta artelanen kontrabandoa. Kontatzen diren gertakizunak 1944ko Espainian gertatzen dira, eta protagonistak honakoak dira; Martín Inchauspe, artelanen kontrabandoarekin harremana duen ospe zalantzagarriko aristokrata bat; eta Monique de Bissy, Erresistentzia belgiarreko aktibista bat, zeina nazietatik hiesi muga gurutzatu eta Martinen etxean babesten den. Protagonisten bitartez, bi tramak misterio, sekretu eta amodio istorio batean elkar gurutzatzen dira.