El Correo egunkariak euskal gizarteko pertsonak gonbidatu ditu Frank Gheryk diseinaturiko eraikina eta bere obrak berinterpretatzera
Bilboko Guggenheim Museoak 20 urte bete ditu eta aitzakia honekin El Correo egunkariak ‘Artciones’ izena daraman testigantza mapa zabal eta heterogeneo bat sortu du. Video sorkuntzatik, performanceetatik, literaturatik eta ilustraziotik abiatuz, artistek puzzle moduko kontakizun bat osatzen dute, museoan bere bizitzako bi hamarkadetan egindako erakusketa eta ekimen nagusien berrikusketa historiko bat eginez.
Pedro Ugarte, Fernando García Pañeda eta Luisa Etxenike, Euskadiko Idazleen Elkarteko kideek, idatzizko hiru testigantzarekin parte hartuko dute, beste hamazazpi egilerekin batera museo bilbotarrari egin zaion begirada literarioan, artearen munduan orain dela urte asko bilakatu baitzen nazioarteko erreferentzia, bai eta Bilboko suspertze sozial eta kulturalaren pieza gakoa ere, eta horregatik, Euskal Herri osokoa ere.
Ugarte, Setenil Sari ospetsuaren azken irabazleak The world is not enough bere testuan, 1999an Bilbon egin zen James Bonden saileko pelikula baten errodajea omentzen du, bere lehen irudietan Gheryk sortutako eraikina fondo ikusgarri moduan agertzen baita hiltzeko lizentzia duen agente sekretuaren ospe handirako. Pedro Ugartek aukera hori, beste Bilbo hori ikusten uzteko erabiltzen du, filmean ateratzen ez dena, egilea bere biografiarik intimoenera eramaten duena: (…) Agente sekretuaren ihesaldia La Salveko zubitik egiten du, Bilboko auzorik xumeenetako batzuetara igaroz. Kreditu tituluen ondoren, argumentuaren bilakaerak toki exotiko eta interesgarriagoetara eramango du protagonista, baina nik oraindik jakin nahiko nuke zer egin zuen James Bondek arratsalde hartan, azkenean salbu zegoela jakinda, jakin nahiko nuke tokiren batean atseden hartu ote zuen, jakin nahiko nuke Trauko edo Matikoko parke txiki eta tristeetako bankuren batean eseri ote zen, jakin nahiko nuke Begoñako auzora iritsi ote zen, jakin nahiko nuek atseden hartzeko denborarik izan zuen eta bizilagunak behatzeko eta jendearen aurpegiak ikertzeko denborarik izan ote zuen, jakin nahiko nuke kafe edo infusio bat hartu ote zuen, nire aitaren tabernaraino iritsi ote zen.
Fernando García Pañedak dakarren testua, La puerta de R’lyeh, H.P. Lovecraften obratik eta bere fantasiazko generoaren kontakizunetatik hartzen du erreferentzia, bidaia luze baten ondoren Guggenheim museoaren aurrean kokatzeko: Ametsen artean noraezean eon kontaezinak ibili ondoren begiak ireki eta paralizatuta geratu nintzen egitura izugarri baten aurrean, tamaina handiegia zuen ziklopeen mailako horma sorta bat (…) Arkitekturaren perbertsio horretan sartzean, bigarren begiradek konkabotasuna aurkitzen zuten lehen konbexutasuna ikusi zutela uste zuten tokietan, sentsazio zorabiagarri bat sortuz, zorua bera horizontala zenik ziurtatzeko gai izan gabe.
Ia apokaliptikoa den ikuspegi hori Pañedak bat-batean norabidez aldatzen du, umore dosi ederrak erabiliz Frank Gheryren figura eta mahai bilbotarreko babarrun eltzekada bat elkartuz, Lovecraftek sortutako ate enigmatikoa egun batez gutxienez Nerbioi ibai ertzean egon dela azalduz.
Self Service lanean, Guggenheim museoak azken 20 urtetan jaso dituen milioika bisitariek, bere presentzia ikaragarriak erakarrita ataria gurutzatu ez dutenak ere barne, protagonizatutako uneen artean, horietako baten aurrean jartzen gaitu Luisa Etxenikek, Selfie bat egingo al didazu, gazte? –eskatu zion emakumeak telefono mugikorra luzatzen zion bitartean-; Nire bilobari WhatsApp bidez bidaltzeko da. Urrun bizi da. Proposamen dibertigarri eta xume bat, baina Etxenikeren eskuetan hiru pertsonaia nahasten dituena bere itxurazko bakuntasunetik sentsazio arraroak irekirik uzteko gaitasuna duen egoera baten kontakizunean. Selfie norberak bere buruari argazkia egiten dionean da (…) Bai, eskerrik asko, badakit –erantzun zuen berak, irri eginez-, biana besteei ez die pultsuak dardarik egiten, eta ni hobe ateratzen naiz.