Idazle bilbotarrak gizonezko irakurleak erakarri nahi ditu bereziki eleberri honekin
Fernando García Pañedak ostiral honetan Oviedoko Santa Teresa Librería-Café liburu dendan (Covadonga kalea, 11) Agonía y esperanza eleberria aurkeztuko du. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da. Obra honetan bere egileak Jane Austen-en Persuasión eleberriaren argumentuari heltzen dio XXI mendera ekarriz eta ikuspuntu maskulino bat emanez. Modu honetan eleberrigile britainiarra omentzen du bere heriotzaren bigarren mendeurrenean. García Pañedak Ana Belén Alonso González kazetari eta idazlea izango du lagun aurkezpenean, Qué leería Jane Austen blogaren administratzailea alegia, oso ezaguna baita literatura klasikoaren irakurleen artean.
Tandaia argitaletxeka plazaratua, Agonía y esperanza eleberriak Frédéric Heywood eta Anna Wellesley ditu protagonista moduan, bi gazte alai, buru argi eta munduari aurre egiteko prest, elkar ezagutzen duten unean. Bata bestearentzako eginda daudela ikusita, mugarik gabeko alaitasun hilabete batzuetan zehar haien amodioa bizi zuten. Baina neskaren gizarte baldintzek, familia aberats eta aristokratiko batekoa zen heinean, klase ertaineko idazlegai arruntarekin zuen harremana haustera eraman zuten. Hainbat urteren buruan egoera aldatu egin da. Frédéric idazte arrakastatsu eta ospetsu bilakatu da. Bere aldetik, Wellesleytarrak, finantza krisialdiaren ondorioz haien enpresek porrot egin ondoren, diru ezean daude eta haien izenak ematen die ahora eramatekoa diru-sarrera eskasek baino. Veneziara denboraldi batez bizitzera doazenean biak, eta iristear daudenean, elkar topo egingo dute, Frédéricek bananduta egon diren denbora guzti horretan sentitu duen erresuminaren eta bere barruan duen eta interpretatzeko ezgai den sentimenduaren artean ibiliko delarik.
Libros que voy leyendo aldizkariari emandako elkarrizketa batean, García Pañedak azaltzen duenez Agonía y esperanza eleberriaren irakurleek “denborarik gabekoa eta unibertsala den harreman, emozio eta afektu istorio bat aurkituko dute, Literaturaren historiako idazle garrantzitsuenetako batek sortua, eta nik XXI mendera egokitu dut bakarrik”.
Besteak beste Las lágrimas de Eurídice, Kismet, Tres Gymnopedias u Operación Black Death, eleberrien egileak, idazle bilbotarak bere azken eleberriarekin gizonezko irakurleak erakarri nahi ditu bereziki, “horrelako istorio motak ez baitira emakumeentzako bakarrik”. Bere iritziz, Austen “ez da emakumeentzako idazle bat, arima sentikorrentzako idazlea baizik, generoa, herrialdea edo aroa dena delakoa ere”.
Espainiako Jane Austen Society elkarteko kide urgazlea, Fernando García Pañedak onartzen du bera idazten hasi zenean “beste bizitzetan, beste bizitzeko formetan” sartzeko modua izan zela, “haur nintzenetik irakurri nituen liburuetan ikusten nituenak bezalakoak”. Agonía y esperanza eleberriak Veneziara eramaten du Austen-en jatorrizko kontakizuna, Bath hiri ingelesean gertatzen zena alegia. “Toki esanguratsuenak eta ezagunenak bata bestearen ondotik bisitatzen dituen istorio tipikoa ez izatea nahi nuen, baizik eta hiria istorioarekin eta pertsonekin nahasten zuena. Eta ni Venezian egon nintzen azken aldian Persuasion berrirakurri nuen garaia izan zen. Eta eleberriaren bigarren mendeurrena eta idazlearen heriotzarena nahiko hurbil egoteak txinparta agertzea eragin zuen. Oroipen horri nire ekarpen pertsonala izango zen, eleberri paregabe honi nire omenaldi berezia”.