Eleberriak hazkuntza, gainditzea eta erresilientzia jorratzen ditu

Bihar, urriak 25, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eskainitako espazioa alegia.

Honako honetan Carmen Amoraga izango da mintzalagun. Idazle valentziarrak Basta con vivir bere azken eleberria aurkeztuko du, emakumeen arteko elkartasunaren indarrari buruzkoa eta beste pertsona bati laguntza emateak gu geu salbatu gaitzakeela erakusten du.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa bat izango da, azken honek galderak egingo dituelarik aldi berean aurkezten den obra jendarteari hurbilduz.

‘Aurrez Aurrera’ joateko sarrera irekia da gonbidapenarekin tokia bete arte. Infopuntuan jaso daiteke.

Basta con vivir eleberriaren lehen kapitulua irakurri.