Sariaren ediziorik ugaritsuena izan da, Espainia osoko argitaletxe eta egileek 117 obra aurkeztuz
Pilar Adón, Carmen Valcárcel, Aurora Gil Bohorquez eta Manuel Moyanok osatzen duten XIV Setenil Sariko epaimahaiak bere saria Pedro Ugarteri ematea erabaki du gaur, urriak 25, Nuestra historia bere kontakizun liburuarengatik, 2016an argitaratua Páginas de Espuma argitaletxe madrildarraren eskutik. Molina de Segurako Udaleko Kultura Zinegotzigoak sustatua eta “ipunaren Oscar” moduan ezagutzen dena, Setenil Sariak 10.000 euroko dirusaria du liburu irabazlearen egilearentzako.
Nuestra historia, epaimahaiak nabarmendu duenez, “gaur egungo gizartearen paisaian garatzen da, krisialdi ekonomikoak kolpatua eta bere eragina bizitzaren maila guztietara hedatzen dena, baina bere kontakizunen balioak edozein muga geografiko edo denborazkoa gainditzen du. Pertsonaiak haien bertute eta akatsekin irudikatzen dira, haien eguneroko grinarekin eta haien obsesioekin, egileak horrela umore eta malenkonia oreka bikain bat lortuz”. Espainia osoko 117 argitaletxe eta egileek aurkeztutako lanen artean hautatu da, sariaren ediziorik ugaritsuena izanik.
Saritutako lana orain dela urte luze plazaratu zen. Ordutik hona, bere egilea espainiar geografiako txoko ugaritan egon da bere irakurleekin elkartzeko eta lehen eskutik azaltzeko nola ekin zion gure gizartearen beldurren kontakizunari, aldi berean alaitasuna ere ikertuz. Kontzeptu honi buruz, Ugartek teoria ezberdinak bota ditu bere pertsonaien ahotsaren bitartez aleak dituen 168 orrialdeetan zehar.
Pedro Ugarteren (Bilbo, 1963) literatura ibilbidea narratiba laburraren baitan egon da. Nuestra historia lanaren aurretik Los traficantes de palabras, La isla de Komodo, Guerras invitadas (kontaketa liburuen NH Saria), Mañana será otro día eta El mundo de los Cabezas Vacías (2011) kaleratu ditu. Azken izenburu hau Páginas de Espumaren katalogoan aurkitu daiteke ere. Bere pieza laburrak antologia ugaritan aurkitu daitezke ere. Herralde sariaren finalista, besteak beste Literatura Euskadi Saria, Lengua de Trapo eta Julio Camba sariak irabazi ditu.
Nazio mailako literatura panoraman ipuinari eskainitako saririk garrantzitsuenetakoa den Setenil sariaren aurreko edizioetako irabazleak Alberto Méndez, Juan Pedro Aparicio, Cristina Fernández Cubas, Sergi Pàmies, Óscar Esquivias, Fernando Clemot, Francisco López Serrano, David Roas, Clara Obligado, Ignacio Ferrando, Javier Sáez de Ibarra, Emilio Gavilanes eta Diego Sánchez Aguilar izan dira.
XIV Setenil Sariaren entrega ekitaldia Molina de Segurako Udaletxeko Bilkura Aretoan izango da 2017ko abenduan, egile irabazlearekin, epaimahaiko kideekin eta autoritate ezberdinekin.