"Elogio a la diferencia” euskal intelektual talde baten irekiera eta eskuzabaltasun izpirituari omenaldia da


Gaurtik datorren urriaren 28ra arte Donostiako Koldo Mitxelenan Gipuzkoako Aldundiak antolaturiko jardunaldi batzuk egingo dira, XX mende erdialdean Academia Errante deiturikoa bultzatu zuten euskal intelektual taldearen irekiera eta eskuzabaltasun intelektuala gaur egungo gakoan berreskuratzeko helburuarekin.

Denis Itxaso Kultura foru diputatuak eta Luisa Etxenikek aurkeztu zituzten saioak astelehenean prentsaurrekoan. “Elogio a la diferencia” lelopean, Elvira Lindo eta Javier Cercas bezalako egileek eta Aimar Bretos, Lourdes Pérez eta Delphine Minoui bezalako kazetariek kolektibo horren izpirituaren eguneratzea analizatzen saiatuko dira. Academia Errante-ko kideen artean abertzaleak, sozialistak, katolikoak, ateoak… zeuden. ”Baina ezberdintasunak batzuetan arraroak izan arren, eskuzabaltasun intelektualarekin jardun zuten, bazekiten bilatzen zutena haien ezberdintasunen gainetik zegoela”, ziurtatu zuen Luisa Etxenikek, hitzaldi ziklo honen programaren arduradunak alegia.

Alor profresional ezberdinetan jatorria zuten eta asmo politiko ezberdinak zituzten euskal intelektual talde batek sortua, Academia Errante (bere bilerak Gipuzkoako geografiako puntu ezberdinetan egin ziren) 1955 eta 1963 artean aritu zen lanean, kulturako pertsonaia garrantzitsuak omentzeko, ideia eztabaidak egiteko eta proiektu eta hausnarketak elkar banatzeko, bizitzea egokitu zitzaien garai latzari aurre egiteko balioz.

Jorge Oteiza, Luis Martín Santos, Julio Caro Baroja, Luis Peña BasurtoÁngel Cruz JakaJosé María Busca Isusi izan ziren mugimendu honetako kide batzuk, herri unibertsitate moduan funtzionatuz, eztabaidan eta ezagutzan sakontzeaz gain, euskal gizartearekin lehenik eta munduarekin ondoren elkar banatzea baitzuten helburu moduan.

Hitzaldien aurretik, Academia Errante-ri buruzko 15 minututako dokumental bat proiektatuko da, bertan Gorrotxategik eta Eli Tolaretxipi poetak parte hartu dutelarik.

Larunbatean, urriak 28, 11:00etatik aurrera, Luis Martín-Santosen Tiempo de silencio lana jarraian eta etengabe irakurriko da. Martín Santosen ahotsa euskaraz entzuteko aukera egongo da, Etxenikek azpimarratu zuen moduan: “Academia Erranten hizkuntzak ere bizikidetzan zeuden naturaltasunez eta askatasunez”. Ekitaldi honen sarrera jendarteari irekia da.