Testu honekin Savater modu puntualean itzuli da idazketara

Fernando Savater ostegun honetan, 19:30etan, Mikel Azurmendirekin batera egongo da Donostiako Lagun liburu dendan, Contra el separatismo bere liburuari buruz hitz egiteko. Testu labur bat da non idazle eta filosofo donostiarrak modu argi eta sendoarekin Kataluniako gaurkotasun politikoa analizatzen duen. Izenburu honekin Savater idazketara modu puntualean itzuli da, argitaratzeari uzteko bere erabakiaren ondoren, horrela erabaki baitzuen bere emazte Sara Torres zendu ondoren, berari eskainiz liburua.

Ariel argitaletxeak argitaraturik, Contra el separatismo liburua bere egilearen hitzetan “premiazkoa da”, bai eta panfletoa, “ez baita tratatu bat ez eta ikerketa akademiko bat, ez besteen ikuspuntuen gezurtapen eruditu bat ere”. Ehun orrialde baino gutxiagotan, “berdin eta aske bizi nahi dutenentzako” idatzi duela dioen testua hizkera zuzen eta soilarekin garatzen su Savaterek.

Sarrera luze bat, liburuaren izenburu bera duen erdiko gorputza eta prentsan argitaraturiko artikuluen bilduma bat dira “separatismoaren aurka, ez nazionalismoaren aurka” zuzentzen duen liburuaren osagaiak. Honen arrazoia da Savateren iritziz separatismoa ez dela “aukera politiko bat edo amets erromantiko bat, nazionalismoa bezala, baizik eta demokratikoki indarrean dauden erakundeen aurkako eta hiritarren aurkako eraso planifikatu, kalkulatu eta koordinatu bat”.

Savateri elkarrizketa, 2017/11/15ean El Diario Vascon argitaratua.