Luisa Etxenike ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteei buruzko debate batean egongo da
- Xehetasunak
“Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” erakusketaren inguruan garatzen diren ekitaldietako bat da elkarrizketa
Luisa Etxenike Etorkizun memoria baterako dilemak debatean parte hartuko du datorren asteazkenean, hilak 14. 19:00etatik aurrera izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea erakusketa aretoan. Idazle donostiarra Mikel Iriondo EHUko irakaslearekin eta Pilar Rodríguez Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin elkarrizketatuko da. Ekitaldi hau “Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” programazioaren baitan dago, Gipuzkoako Aldundiak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Fundazioak eta Gogora Institutuak antolatutako erakusketa alegia, ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteak gogoratzeko helburuarekin.
Julia Otxoak kontakizun laburren eta mikrokontakizun liburu bat plazaratu du Menoscuarto Argitaletxearekin
- Xehetasunak
Hitzaurrea Luis Mateo Díezek egin du
Julia Otxoak kontakizun laburren eta mikrokontakizun liburu bat plazaratu berri du Menoscuarto Argitaletxearekin Confesiones de una mosca izenburupean. Palentziako argitaletxearen katalogoko Reloj de arena bilduman aurkitu daiteke obra. Luis Mateo Díezek egin du hitzaurrea. Aurki Donostian eta Madrilen aurkeztuko da.
Fernando Savater Tomaresko ‘España a Debate’ VI Foroan egongo da
- Xehetasunak
Ekitaldiak espainiar politikako, kazetaritzako, kulturako eta unibertsitateetako pertsonaia ospetsuak elkartzen ditu urtero
Nativel Preciado kazetari eta idazlearen ondoren, Fernando Savater da ‘España a Debate’ VI Foroan parte hartuko duen bigarrena, otsailean zehar ostegunero Tomares udalerri sevillarrean egiten den foroa alegia. Datorren otsailaren 8an, 20:00etatik aurrera, Rafael de León Udal Auditorioan filosofo eta idazle donostiarra egongo da, urtero politikako, kazetaritzako, kulturako edo unibertsitateko pertsonaia ospetsuak elkartzea lortzen duen topaketa honetan, Espainiaren iragana, oraina eta geroa ikertzeko.
Gehiago irakurri: Fernando Savater Tomaresko ‘España a Debate’ VI Foroan egongo da
Leonardo Padurak ‘La transparencia del tiempo’ bere azken eleberria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentearekin elkarrizketatuko da Azkuna Zentroan
Datorren ostegunean, 19:30etatik aurrera Leonardo Paduraren La transparencia del tiempo (Tusquets) aurkeztuko da Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan. Egilea 2015 Asturiaseko Printzesa Saria da, bai eta Kubako letretako figurarik garrantzitsuenetako bat ere.
Egilea, Marío Conde bere alter egoaren zoritxarren azken entrega aurkezteko dago Espainian. María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak eta BBK Mediatekako ‘Aurrez Aurre’ topaketen koordinatzaile denak elkarrizketatuko du.
ALT autores Beatriz Celayak zuzentzen duen argitaletxeak Fernando Iwasaki ekarri du
- Xehetasunak
Iwasakik 90 hamarkada hasieratik idatzitako egunkarietako artikuluak jasotzen dituen bi obra berreskuratu ditu
Beatriz Celaya ALT autores argitaletxeko zuzendariak Fernando Iwasakiren bi obrarekin inauguratu du Altano Bilduma, El sentimiento trágico de la liga eta La caja de pan duro alegia. Jatorrian nazio mailako egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren artikuluen bilduma dira bi liburuak.