Egilea urteko errebelazio moduan agertu da kritikaren iritziz
Azaroaren 16an, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eskainitako espazioa alegia.
Honako honetan Laura Ferrero izango da mintzalagun, Qué vas a hacer con el resto de tu vida eleberriaren egilea, non 30 urteko emakume baten istorioa kontatzen den, bere bikotea utziz eta Ibiza, bere sorlekutik, alde eginez, New Yorkera tokialdatuz.
Lauraren gaztetasuna, kontakizunaren protagonistarena alegia, bere aitarekin duen harremanak markatua dago, aita intolerante bat zehazki; bere ama, bat-batean desagertua bost urteren ondoren itzuliz; eta Pablo, bere anaia, pairatzen duen buruko gaixotasunaren aurka borrokatzeko margolaritzara eskainia. New Yorken, Laura argitaletxe batentzako lanean hasten da bai eta bere amaren ezagun misteriotsu batek, Gael, Columbiako Unibertsitatean ematen dituen klaseetara joaten hasten da ere.
Qué vas a hacer con el resto de tu vida familia harremanak protagonista dituen istorio bat da, estalitako gatazkekin eta erabaki okerrekin, egilea urteko errebelazio moduan agertu delarik kritikaren iritziz.
Aurkezpenerako sarrera doakoa eta irekia da tokia bete arte.
Qué vas a hacer con el resto de tu vida irakurtzen hasi.