Hitzaldiak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendurik zeuden
Alaitz Arrutik bi topaketa eduki ditu, pasa den ostegunean eta ostiralean, Veronako Maffei Lizeoko ikasleekin, non “liburuetan aurkitzen ez den Euskal Herria” aditzera eman die ikasleei, Italian bizi den idazle bilbotarrak azaldu duen moduan. Claudia D’Orazi irakasleak antolaturiko proiektuaren baitan egin dira hitzaldiak.
Ekimen hau “aitzindaria” izan da Arrutiren iritziz, eta bere nahia da “hau eredu izatea beste zentroetan errepikatu ahal izateko, emaitza oso positiboa izan baita. Ikasleen aldetik izandako harrera oso ona izan da, eta Bilbon ikasteko interesa agertu dute gainera, bai eta datorren oporretan Euskadi bisitatzeko edota stage profesional-formatibo bat egiteko ere”.
Bi hitzaldiak Elena Pérez gida turistikoaren (North Incoming Service) laguntza eta lankidetzarekin egin dira, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin ere, “azken honek turismo liburuxkak bidali bait dizkigu hitzaldiaren amaieran banatzeko, aldi berean Kirmen Uriberen olerki bat bi ahotsetan irakurriz ere, euskaraz eta gazteleraz”, azaldu du Arrutik.