“Historialaria, kazetaria, soziologoa edo politikaria iristen ez den tokira iristen da eleberrigilea”, ziurtatu zuen komentziturik idazle donostiarrak sari jasotze zeremonian
Fernando Aramburuk 2017 gaztelerazko Literatura Euskadi Saria jaso du gaur Bilbon Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Bingen Zupiria Kultura Sailburuaren eskutik. Patria eleberriaren egileak diskurtso labur bat irakurri du, ziurtatuz “gizakiak edonola fikzioak behar dituela giza gaien irudi ordenatu bat eraikitzeko eta horiek ulertzen saiatzeko. Literatura fikzioa –jarraitu du- ez da, inolaz ere, aukera bakarra; baina agian enpatia jarduteko modurik hoberena da, besteen azalean jartzeko istorioak entzuten edo irakurtzen ditugunean, filmak ikusten ditugunean edo antzerkira goazenean”.
Patria eleberriari buruz, bere argitalpena eta urtebetean 500.000 aleak gainditu ondoren, Aranburuk esan duenez “eleberri bat da; hortaz, egia ordezkatu ezin duen ezta nahi duen fikzio bat, bai ordea pertsonaia ditu ohi ditugun gizaseme batzuen ekintza, hitz eta pentsamenduen bitartez adierazi”.
Eleberri hau idazlean, Aranburuk azaldu du literaturak “bere begiak” utzi zizkiola “nire garaiko mundua eta izandako hamarkada odoltsuak ikusteko. Eleberriaren generoak ikuspuntu bat eman zidan, eguneroko paisaia sozial batean hamarkada ugaritan zehar bizi diren gizon eta emakume batzuena. Historialaria, kazetaria, soziologoa edo politikaria iristen ez diren tokira iristen da eleberrigilea, fikzioaren bitartez jendearen intimitatera urbilduz, haien sukaldeetan barneratuz, haien logeletan; azken finean, haien bizitza pribatuetan”.
Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano idazleek, euskarazko saiakera eta euskarazko literatura modalitateetan; Leire Bilbao euskarazko haur eta gazte literatura modalitatean; Ander Izagirre, gaztelerazko saiakeran; Mikel Valverde, ilustrazio sailean; eta Matías Múgicak, itzulpen sailean, Euskadi sari bana jaso zuten ere.