Bilboko hanpa eta gaizkile munduko pertsonaia bat da idazle bilbotarraren seigarren eleberriko protagonista

Datorren abenduaren 12an, 20:00etan, Bilboko Ercilla Hotelean, Juan Infanteren seigarren eleberriaren aurkezpena egingo da, Atrapado, Erein argitaletxeak argitaratua eleberri beltzen ‘Cosecha roja’ bere bilduman. Egilearekin batera María Eugenia Salaverri idazlea, kazetaria eta Euskadiko Idazleen Elkarteko Presidentea eta Beatriz Celaya literatura agentea egongo dira. Jarraian koktel bat egongo da.

José Javier Abasolok Atrapado eleberriari buruz honakoa esan du: «Egilearen trebetasuna dena neurturik duen istorio bat ehuntzeko, gaizkile ohi baten eskutik, zeina bere antzinako ogibidea dela ere, irakurlearentzako atsegina da, eta gaur egungo euskal zein espainiar eleberri beltzean ohorezko tokia eduki nahi du».

Obraren sinopsia        

Lucía Gorostiolak 20 urte ditu eta zuzenbide ikasketak egiten ditu Deustuko Unibertsitatean. Bilbon narkotrafikoaren buruzagi handi baten alaba da eta fakultatetik oso hurbil bahitzen dute. Bere aitak Tomás Garrinchari laguntza eskatzen dio, oraindik gazte baina delitu mundutik erretiratua, etxera salbu ekar dezan. Baina gauzak korapilatu egiten dira Garrinchak bere ikerketa hasten duenean. Sara Cohen eta Miguel Fabretti ertzaintzako inspektoreen begitan dena oso azkar gertatzen da eta ezer ez da dirudiena. Garrincha ez da polizia, Bilboko gaizkile munduan maiz dabilen pertsonaia bat baizik, eta bere ahaleginek trama bizkor batean parte hartu araziko du irakurlea amaiera ziurgabe batera iritsiz.

Irakurri zati bat.