Idazle donostiarrak 2007an jaso zuen jada sari hau ‘Los peces de la amargura’ liburuarekin

Fernando Aramburuk 2017ko ‘Dulce Chacón’ Narratiba Espainiarraren Saria jaso zuen pasa den igandean Zafran (Badajoz). Saria, Zafrako Udalak deitua, Dulce Chacónen jaioterria baita, Patria bere eleberriagatik eman diote. 5.000 euro eta Iñaki Martínez Mallorcako eskultorearen ‘El abrazo’ eskultura osatzen dute saria.

‘Duques de Feria’ Turismo Paradore Nazionalean interesa zuten irakurleekin topaketa bat egin ondoren, Aranburuk José Carlos Contreras Zafrako alkatearen eskutik jaso zuen saria, bai eta Dulce Chacón idazlearen biloba baten eskutik ere, pasa den 2003an zendu baitzen idazlea, udalak emandako ohar baten arabera.

Patria eleberriaren egileak ekitaldia azaldu zuenez “literatura fikzioa da enpatia jarduera ahalbidetzeko modurik hoberena”. Bere eleberria, argitaratu eta urtebetera 500.000 ale saldu dituena, Euskal Herriak pairatu zituen hamarkada odoltsuen mundua behatzeko literatura-begirada bat da, non, azpimarratu zuen moduan, terrorismoaren biktimekiko elkartasunak eta maitasunak ezartzen duten konpromiso etikoa agertzea nahi izan zuen. Halaber, Zafrak azaldu zuen moduan, “hiritarren bizikidetza baketsurako formula hoberen moduan eskubide estatuaren aldeko konpromiso politikoa” azaldu nahi izan du.

Inma Chacón idazleak, epaimahaiko presidenteak alegia, bere ahizparekiko hitz hunkituak izan zituen, bere heriotzaren hamalaugarren urteurrena betetzean. Ekitaldian ere Badajozeko Diputazioko Kultura Alorreko zuzendariak parte hartu zuen, Elisa Moriano; eta Extremadurako Juntako Kultura Idazkari Nagusiak, Miriam García Cabezas. Bitxikeria moduan aipatu beharra dago Fernando Aramburuk IV Dulce Chacón Narratiba Saria irabazi zuela 2007an Los peces de la amargura bere kontakizun liburuarekin.


Fernando Aramburuz gain, ‘Dulce Chacón’ XII edizioaren finalisten artean honakoak zeude Antonio Soler Apóstoles y asesinos liburuarekin; Gonzalo Hidalgo Bayal Nemo liburuarekin eta Juan Marsé Esa puta tan distinguida lanarekin.

Hamabigarren edizioaren epaimahaiak ere beste idazleen parte hartzea eduki zuen, hala nola Luis García Jambrina, Víctor Charneco, Juan Ramón Santos eta Manuel Pecellín, bai eta Extremadurako Juntako, Badajozeko Diputazioko eta Zafrako Udaleko ordezkariak ere.

Saria Badajozeko Probintzia Diputazioak, Extremadurako Juntak eta Zafrako Udalak finantzatua da. Sari honek duen ikusmin handia dela eta, Zafrako alkateak iragarri zuen 2018ko ediziorako sariaren dotazio ekonomikoa 6.000 euro arte igoko dela.

Argazkia © Zafrako Udala