Mugimendu separatistak mehatxua dira Europaren ideiarentzako filosofo eta idazle donostiarraren aburuz
Fernando Savaterek Contra el separatismo (Ariel) bere azken liburua aurkeztu du gaur Europako Parlamentuan Raffaele Simone filosofo europarrarekin batera, azken hau Europeo 2017 liburuaren egilea, bai eta Maite Pagazaurtundúa UPyDko eurodiputatuarekin batera. Idazle eta filosofo donostiarra “Estaturik gabeko nazio gehiago eta naziorik gabeko Estatu gehiagoren” alde azaldu zen, eta Kataluniako krisialdi separatista bete betan plazaratu den bere obra “laguntza deiadar” bat izatea nahi duela dio.
EFEk informatzen duenez, Savaterek “indibiduoa” aldarrikatu zuen “kolektibo” kontzeptuaren aurrean, bere iritziz, horrek separatismoa goraipatzen baitu. Mugimendu separatistak, idazlearen aburuz, “mehatxua” dira demokraziarentzat eta Europaren ideia berarentzat, zehaztu zuen.
“Kataluniako sezesionismoa bezalako zerbaitek irabazten badu, Europako proiektuaren amaiera da. Aukeratu beharra dago”, ziurtatu zuen filosofoak, ohartaraziz Espainian separatismoak aurrera egiten baldin badu, Europar Batasun osoan kutsatze eragina izango duela, berarekin amaituz. Ética para Amador liburuaren egileak halaber bereizketa egin nahi izan zuen “nazionalismoaren” eta separatismoaren artean, lehena “gizartearen gainontzekoarekin bizikidetzan egon daitekeelako”, bigarrena ordea “mailarik arriskutsuena delarik, indibiduoa ukatzen baitu” eta “lurraldea” edota “arraza” bezalako kontzeptuen “menpe” jartzen du.
Contra el separatismo liburua, bere egileak dioen moduan “larrialdikoa” da eta panfleto deitzen du ere, “ez baita tratatu bat, ez eta estudio akademiko bat, ez eta besteen ikuspuntuen errefusatze burutsu bat ere”. Savaterek lengoaia zuzen eta soilarekin zatikatzen du “berdin eta aske bizi nahi dutenentzako” idatzi duela dioen testua.
Argazkia © Alberto Vidan