Sari emate ekitaldia 20:00etan izango da Molina de Segurako Udaletxeko Udalbatza Aretoan
Espainian argitaraturiko Kontakizun Liburu Hoberenarentzako XIV Setenil Sariaren epaimahaiak, Pilar Adón, Carmen Valcárcel, Aurora Gil Bohórquez eta Manuel Moyano epaimahaikideek osatua, Pedro Ugarteri eman zion saria pasa den urrian Nuestra historia kontakizun liburuarengatik (Páginas de Espuma, 2016). Emate ekitaldia abenduaren 11an izango da, astelehenez, 20:00etan, Molina de Segurako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Udal hori baita sariaren sustatzailea bere Kultura Zinegotzigotik. Bertan izango dira Udalerriko alkatea, Esther Clavero Mira, XIV Setenil Sariaren irabazlea, Pedro Ugarte, Kultura Zinegotzia, Pedro Jesús Martínez Baños, eta Epaimahaiko Presidentea, Pilar Adón.
Hau izan da “ipuinaren Oscar saria” moduan ezagutzen den sari honen ediziorik ugaritsuena, 117 izenburu aurkeztu baitira.
Saria eman aurretik, 12:15 aldera, Pedro Ugartek komunikabideekin egongo da Salvador García Aguilar Liburutegian. Ondoren, saritua Francisco de Goya y Vega del Táderen BHIko ikasleekin elkartuko da liburutegi horretako ekitaldi aretoan.
Arratsaldean, 19:30etan, Murtziako udalerri horretako Rosales Pasealekuan XIV Setenil Sariaren irabazlearen oroimenean jarritako plaka bat estalgabetuko da. Alkatea idazle bilbotarrarekin egongo da ekitaldi horretan. Plaka pasealekuko banku batean jarriko da. Sariaren oroimenezko testu bat du eta obra irabazlearen estraktu bat, bai eta Juan Espallardo Molinako artistak egindako marrazki bat ere.
Pedro Ugartek (Bilbo, 1963) Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen, baina beti aritu da kazetari lanetan, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean. Beste generoekin batera, bere literatura lan gehiena narratiba laburrari eskaini dio Nuestra historia liburuaren aurretik Los traficantes de palabras, La isla de Komodo, Guerras privadas (kontakizun liburuen NH Saria), Mañana será otro día eta El mundo de los Cabezas Vacías (2011) argitaratu ditu. Azken hau Páginas de Espuma argitaletxearen katalogoan dago ere. Bere pieza laburrak antologia ugaritan ageri dira. Herralde Sariaren finalista, Literatura Euskadi Saria, Lengua de Trapo eta Julio Camba sariak irabazi ditu, besteak beste. XIV Setenil Saria jaso duen liburua gaur egungo gizartearen paisaian garatzen da, krisialdi ekonomikoak kolpatua eta bere eragina bizitzaren maila guztietara hedatzen dena, baina bere kontakizunen balioak edozein muga geografiko edo denborazkoa gainditzen du. Pertsonaiak haien bertute eta akatsekin irudikatzen dira, haien eguneroko grinarekin eta haien obsesioekin, egileak horrela umore eta malenkonia oreka bikain bat lortuz, epaimahaiak nabarmendu zuenez.
Saritutako obra promozionatuz egilea Espainiako geografiako txoko ugaritan egon da 2017an bere irakurleekin elkartuz eta lehen eskutik azalduz nola heldu zion gure gizarteko beldurren erretratuari, aldi berean zoriontasunari buruz ikertuz. Kontzeptu honi buruz, Ugartek teoria ezberdinak bota ditu bere pertsonaien ahotsaren bitartez liburuak dituen 168 orrialdeetan zehar. Parada ezberdinetan Juan Casamayorek lagundu du, Páginas de Espumako argitaratzailea, orain gutxi Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan Argitalpen Merituari Aitortza jaso duelarik honek, argitaletxe independente horren buru egindako lanagatik.
Nazio mailako literatura panoraman ipuinari eskainitako saririk garrantzitsuenetakoa den Setenil sariaren aurreko edizioetako irabazleak Alberto Méndez, Juan Pedro Aparicio, Cristina Fernández Cubas, Sergi Pàmies, Óscar Esquivias, Fernando Clemot, Francisco López Serrano, David Roas, Clara Obligado, Ignacio Ferrando, Javier Sáez de Ibarra, Emilio Gavilanes eta Diego Sánchez Aguilar izan dira.