Oso gomendagarria ere jendarte helduarentzako
Pasa den astetik liburu dendetan dago jada Abel Amutxategiren azkena. Oraingo honetan, egile bilbotarrak haur publikoa eduki du buruan, obra 9 urtetik gorako haurrentzako gomendatua baita eta Ediciones el Transbordador bildumako katalogoan aurkitu daiteke.
Edizio zaindu honen ilustrazioak Pablo Ballesteros ilustratzaile eta komiki marrazkilariak izenpetzen ditu.
"Fantasia eta samurtasun dosi ederra atsegin duen jendarte helduarentzat ere gomendagarria den irakurketa bat izan daiteke hau", argitzen du Amutxategik.
Sinopsia
Martinelli zirkoa Villa Centenora iritsi zen egun berean erori zen eguzkia zerutik eta Mararen familia desagertu egin zen. Zer egin zezakeen neskato batek horren aurrean? Mara eguzkiaren bila lagunduko du eta Darko ezagutuko du, ilargiak irensten dituen erraldoia, bai eta Tanuh ere, mutiko ehiztaria. Emozio eta fantasiaz beteriko bidaia bat, non Marak bere beldur guztiak gainditu beharko dituen etsai krudelei aurre egiteko.
Lehen atalak, hemen.