Genero beltzarekin harremana duten hiriei eskainitako mahainguru batean parte hartu dute

Aurrekoetan bezala, gure kideetako batzuk Bruma Negra jaialdiko edizio berriko hizlarien artean daude, datorren igandera arte Plentzian, Bizkaian, toki hartuko duelarik.

Arratsalde honetan ‘Hiri beltzak’ izeneko mahaingurua egin da, bertan Fernando García Pañeda eta Juan Infante idazleek parte hartuz.

Euskadi, bere hiriak, benetakoa edo imajinatuak, eleberri beltz kopuru handi baten eszenatoki izan dira eta García Pañeda zein Infante bera horren erreferente onak dira.

Bere esperientzia profesionalagatik, Juan Infantek legearen alde bietan daudenakezagutu ditu bere literatura ibilbidean zehar frogatu duen moduan, Werther en Beirut, Asesinato en Santurce, El crimen de Cienfuegos, Quince Millones eta La Baldosa Negra bezalako lanekin, berriki Atrapado bere seigarren eleberria ere gaineratuz, Ereinargitaletxeak eleberri beltzari eskaintzen dion “Cosecha Roja” bilduman argitaratua,bertan “Infantek bere umore garratza Bilboko kaleetan barna askatuz” (El Correo).

Bere aldetik, Fernando García Pañedak bere azken lanean, Todos tus nombres, irakurlea II Mundu Gerrara eramaten du, suntsiketa eta miseria luxuarekin eta glamourarekin batera bizi ziren garai historikora alegia, atearen eta espioitzaren munduaurte aztoratu batzuetako egoera politiko eta belikoarekin gurutzatzen diren eleberrihorretan frogatu dezakegun moduan. “Espia eleberri bikain bat. Ezer dirudiena ez den ispilu labirinto bat” (Javier Castillo)

Mahaia Javier Abasolok moderatu du. Beste idazle batzuk ere parte hartu dute, halanola Salvador Robles (Aurora en la oscuridad) eta Anton Arriola (El caso Newton).

Bruma Negra jaialdiko programazio osoa ikusteko, hemen.