Elkar kontraesan gabe gainezartzen diren irakurketa maila ugari onartzen ditu eleberriak, egilearen arabera


Arratsalde honetan, 19:00etatik aurrera, Javier Otaola bere irakurleekin elkartuko da Gasteizko Liburuaren Etxean (Arka, 11) bere eleberria aurkezteko, El síndrome de Nietzsche. Un viaje al país de los hiperbóreos izenburua daramana. Eleberria Sapere Aude argitaletxe asturiarrak argitaratu du bere narratiba bilduman. Egilea Concha Muruarekin batera agertuko da, azken honek Literatura & Askatasuna solasaldia zuzenduko duelarik. Obrak «elkar kontraesan gabe jainezartzen diren irakurketa maila ugari onartzen ditu», ziurtatzen du Otaolak bere web orrialdean. «Aurelio Torresen abentura umore beltz istorio soil moduan irakurri daiteke, non protagonista Torrente antzeko bat den, peto-petoa eta lizunkoia, handinahikeria filosofikoekin, edota umore beltzeko pasadizo batean enmaskaraturiko hausnarketa filosofiko moduan. El síndrome de Nietzsche eleberriak gai zeharo filosofikoak jorratzen ditu, hala nola Heideggeren “heriotzerako izatea”, “botere borondatea” edota Nietzscheren “baloreen subertsioa”, eta bidaia eraldaketa sinboloa den ideia masonikoarekin ere jolasten du», gaineratzen du egileak.