Noski! kultura gunean egongo da egile donostiarra
Bihar, 19:00etatik aurrera, Aimar Rollánek Cuentos y desencuentros aurkeztuko du Noski! kultura gunean (Santxoenea kalea 14, Errenteria). Kultura gune honen jarduera gehiena liburuaren inguruan egiten da eta Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk elkarbanatuko ditu irakurleekin liburua osatzen duten 240 orrialdeetan zehar. Gai anitzak jorratzen dituzten 31 kontakizun laburren bilduma da eta modu independentean irakur daitezke, haien artean harremanik ez baitago.
Testu batzuk izaera historikoa dute; beste batzuk erromantikoak, filosofikoak, bai eta hondo psikologikoa dutenak dira, baina ezaugarri amankomuna dute: istorio txikiak, atseginak eta dibertigarriak dira, bizitzaren misterioei buruzko ideia handiak gordez, hala nola zoria, kasualitateak, aukeraketak eta patua.